Lagundu
gure agenda
osatzen

Ekitaldi baten berri eman nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan

Ordiziako Eguberrietako Aparteko Azoka

, Ordizia

  • Ekitaldi mota :Azokak
  • Data : 2015-12-30

AZALPENA

Ordiziako Eguberrietako Aparteko Azoka

Eguberrietako Aparteko Azoka urteko azken aparteko azoka da izaten da Ordizian (Gipuzkoa) eta urteko azken asteazkenean ospatzen da: aurtengoan, abenduaren 30ean.

Plaza Nagusiko asteazkeneroko azokaz gain, Eguberrietako Aparteko Azokan erakusketak, lehiaketak eta bestelako hainbat ekintza ere ez dira faltako. Beti Alai pilotalekuan kapoi, antzar eta indioilar erakusketa izango da. Eta horien ondoan ez da faltako pottoka eta txahalik. Garagartza Plazan eta inguruetan, berriz, Euskal Herriko errege-sagar lehiaketa-erakusketa, bertako fruitu lehorren eta bestelako frutaren lehiaketa-erakusketa eta txerri erakusketa izango dira. Ordiziako Eguberrietako Aparteko Azokan eskuz landutako produktuek ere, bere lekua izango dute Garagartza Plazan eta ingurumarian: foie-grasa, eztia, gazta, ogia, goxokiak...

Jai giroari dagokionez, trikitilariak eta dultzaineroak ibiliko dira kalerik kale, txoko guztiak animatzen.

Argazkia: www.ekogunea.eus


KOKAPENA