Lagundu
gure agenda
osatzen

Ekitaldi baten berri eman nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan

Mutrikuko Gaba Beltza

, Mutriku

  • Ekitaldi mota :Ondarea
  • Data : 2015-10-30 / 2015-10-31

AZALPENA

Mutrikuko Gaba Beltza

Euskal Herriko hainbat txokotan Arimen Gaua errekuperatzen ari dira. Horietako bat dugu Mutriku (Gipuzkoa). Orain 15 bat urte hasi ziren Gaba Beltza ospatzen eta hona hemen aurtengo jaiaren egitaraua:

Urriak 30, ostirala

16:15-20:00: haurrentzako beldurrezko ekintzak, Zabiel plazan.

20:00: Gure Ametsa dantza taldeak, txistulariek eta akordeoilariek Axuri Beltza kalejira iluna egingo dute herriko kaleetan zehar. Beheko plazan bukatuko dute. Hemen, herriko gazteriak, "Talaixako mamua uxatzeko" espraikada antolatu du.

21:00: Beldurrezko zine maratoia, Zabiel Kultur etxean. Besteak beste, 2014an Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinearen Astean emandako film laburrak izango dira ikusgai.

 

Urriak 31, larunbata

17:00-19:00: haurrentzako monstruo makilaje saioa, udaletxe azpian.

19:00: goiko plazatik hasita, Sorgiñak herrira helduko dira, eta kale guztietatik jendea beldurtzen ibiliko dira.

20:00-21:30: haurrentzako dantza festa, beheko plazan.

23:00etatik aurrera: Dj. Mikel-en “Sustrai doinuak” diskoteka.

 

Argazkia: Ainara Garcia


KOKAPENA