Lagundu
gure agenda
osatzen

Ekitaldi baten berri eman nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan

Andre Maria Zuria baselizarako erromeria

, Jaurrieta

  • Ekitaldi mota :Tradizioa
  • Data : 2016-08-15

AZALPENA

Andre Maria Zuria baselizarako erromeria

Andre Maria Zuria baselizarako erromeria, Jaurrietako (Nafarroa) jaietan ospatzen da. Jaiak abuztuaren 11a eta 15a bitartean izaten dira eta egun handia abuztuaren 15a da, Andra Maria Zuriaren eguna. Herrikoek beren Ama Birjina baselizaraino eramaten dute erromerian

Mezaren ondoren, 12:00etan, Jaurrietako emakumeek Axuri Beltza dantzatzen dute, Zaraitzuko bailarako jantzi tradizionalak jantzirik. Axuri Beltza Jaurrietako dantza da eta kantu propioa du, hain zuzen ere euskal kanta herrikoia bihurtu den Axuri Beltza kantua. Emakumeek txistuaren doinuarekin dantzatzen duten bitartean, inguruko ikusleek Axuri Beltza abesten dute: "Axuri beltza ona duk bainan xuria berriz hobea, dantzan ikasi nahi duen horrek nere oinetara begira (...)". 

Dantza amaituta hamaiketakoa izaten da, gazta, txistorra eta ardoarekin.

Argazkia: www.turismo.navarra.com


KOKAPENA