Lagundu
gure agenda
osatzen

Ekitaldi baten berri eman nahi badiguzu, jarri gurekin harremanetan

San Antonio erromeria, Urkiolan (Bizkaia)

Urkiola, Durango

  • Ekitaldi mota :Tradizioa
  • Data : 2015-06-13
  • Lekua : Urkiola

AZALPENA

San Antonio erromeria, Urkiolan (Bizkaia)

Urtero legez, datorren ekainaren 13an, San Antonio egunez, erromeria izango da Urkiolako santutegiko zelaietan. Ehunka pertsona gerturatuko dira inguru haietara eta batek baino gehiagok emango dizkio zazpi itzuli "tximistarri"-ri, santutegirako sarreran dagoen eta San Antoniori ohore egiten diot harriari. Tradizioak dio, itzulika ibilita, galdutako gauza eta kausen santuak bikotea bilatzea (edo mantentzea) bermatzen duela.

Goiz goizetik izango da giro ederra Urkiolan. Hara joaten direnek denetatik izango dute bertan: meza, santuari bisitak, txakolin, sagardo, gazta eta beste hainbat bertako produktu ikusi eta erosteko aukera, erromeria... Horrez gain, baserriko produktu eta ganadu azoka bana ere izango dira Urkiolan.

Argazkia: www.anboto.org


KOKAPENA