BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

KAKUETAKO ARROILA

, Urdatx-Santa Grazi

AZALPENA

Santa Engrazitik (Zuberoa) ez oso urrun, Kakuetako arroilak eta Holtzarteko zubia topatuko dituzu; biak ala biak ikusgarriak eta egun berean ikusteko modukoak. 

 

Kakueta arroila bat barru-barrutik ikusteko aukera aparta da. Eskailerak eta aldapak jaitsiz, konturatzerako arroila barruan izango zara. Harkaitzezko paretak izugarriak dira eta ura ezin garbiagoa. Tunela igaro eta errekaren alde batera eta bestera eramango zaituzten hainbat zubi ere zeharkatuko duzu. Amaieran, ur jauzi eta kobazulo eder batera iritsiko zara. Nahiz arroilak aurrera jarraitzen duen, prestatutako bidea hemen bukatzen da. 

  • Kategoria: Aire zabalean
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: Martxoaren 15etik azaroaren 15era, egunero.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 28 60 83
  • Webgunea: www.sainte-engrace.com
  • Helbidea:
    64560 - Urdatx-Santa Grazi - (Zuberoa)
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

OHARRAK

Prezioak: Helduak: 5,00 € Haurrak (15 urtear arte): 4,00 € Taldeak: Helduak: 4,00 €. Haurrak (15 urtera arte): 3,50 €. Prezio bereziak ekainean: Bakarkako sarrera (helduak eta haurrak): 3,80 € Taldeak (helduak eta haurrak): 3,00 € Sarrerak "La Cascade" tabernan erosi behar dira.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.