Partekatu sare sozialetan

PLAIAUNDIKO PARKE EKOLOGIKOA

, Irun

AZALPENA

Plaiaundiko Parke Ekologikoa Hendaia, Irun eta Hondarribia artean kokatua dago, Txingudiko badian. Gipuzkoan dagoen padura-eredu ederrrena da eta kokapen oso ona da hegazti migratzaileentzat. Horregatik, balio ekologiko aitortua du eta, benetan gune aberatsa eta interesgarria da fauna eta flora aldetik. Plaiaundiko Parke Ekologikoak 24 hektarea ditu; mareen arabera lotzen diren bi laguna dauzka, baita barneko hondartzatxo bat eta ur gezeko laguna bat ere. 

 

Etxeko txikienek natura maita eta errespeta dezaten ikastea nahi baduzu, ekar itzazu Plaiaundiko Parke Ekologikora. Bertako interpretazio-zentroak jarduera andana antolatzen du urte osoan zehar: hegaztiak begiratzeko ikastaroak, ibilbide gidatuak parketik... Ekintza horietan gurasoek eta seme-alabek elkarrekin har dezakete parte. Bestalde, Plaiaundiko Parke Ekologikoa autogidatutako ibilbide baten bidez ere bisita daiteke. 2 kilometroko ibilbidean zehar 17 panel daude. Plaiaundin hegaztiak behatzeko gune bereziak ere badaude. 

 

Argazkiak: irun.org, pueblos-espana.org, ecoticias.com

  • Kategoria: Aire zabalean
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia:
  • Tel.:
  • Helbidea:
    - Irun - (Gipuzkoa)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.