Partekatu sare sozialetan

BEREZIARTUA SAGARDOTEGIAREN BISITA + SAGARDOA MARIDAGE BAZKARIA

Bere-Aran Etxea. Iparralde bidea, 16., Astigarraga

AZALPENA

Bereziartua Sagardotegia Astigarragan kokatua dago, euskal sagardoaren bihotzean. Bereziartua Sagardotegiak esperientzia desberdinak eskaintzen dizkizu sagardoaren sekretuak ezagutu ditzazun eta hain freskagarria den edariaz goza dezazun.

 

Hasteko, Bereziartua Sagardotegia bisitatuko duzu eta bertan sagardoa nola ekoizten den ikusi eta ikasiko duzu. Bisitaren ondoren, Astigarragako jatetxe batean degustazio-menu bat dastatuko duzu. Euskal sukaldaritzako plater tipikoak dastatuko dituzu, guztiak Bereziartua sagardo desberdinez lagunduak. Bereziartua Sagardotegiak hiru maridage-menu eskaintzen dizkizu: 40€, 50€ eta 60€-koak (BEZ barne).

 

Txotx garaian (urtarrilaren 20tik maiatza bitarte), sagardotegiko menua afaltzeko aukera ere izango da: Bakailau tortilla, bakailaua piper berdeekin, txuleta eta postrea (gazta, menbrilloa eta bertako intxaurrak). Guztia, noski, Bereziartua Sagardoa txotx-ean lagundua. Esperientziaren prezioa: 45€

 

 

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 40 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 55 57 98
  • Helbidea: Bere-Aran Etxea. Iparralde bidea, 16.
    - Astigarraga - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

Oharrak: gutxienez, 4 pertsonako taldea behar da.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.