BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

EUSKAL SAGARDOA ETA SAN JUAN BALEONTZIA

, Pasaia San Pedro

AZALPENA

Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak eta Albaola Euskal Itsas Kultur Faktoriak (Pasaia, Gipuzkoa) itsasoari eta sagardoari lotutako euskal kultura ezagutzeko aukera ematen digute. XVI. mendean euskal arrantzale eta marinelak Ternuara joaten ziren bakailaoa eta baleak arrantzatzera, San Juan bezalako baleontzietan. Beraien edaria sagardoa zen eta hiru litro edaten zuen marinel bakoitzak eguneko. Jarduera hori zela-ta, sagardo-kantitate handiak ekoizten ziren eta sagardoa Euskal Herriko edari nagusia izan zen. 

 

Albaola Itsas Kultur Faktorian San Juan baleontziaren erreplika zuzenean eraikitzen ikusiko duzu, XVI. mendean Pasaian eraiki eta Kanadan hondoratua zena. Albaolaren eginkizun nagusia itsasontzi zaharrak berreraikitzea eta, batez ere, Euskal Herriak itsasoarekin izan duen lotura estua azaleratzea da. Publikoari guztiz irekia, Albaola Faktoria bere izaera aktiboagatik, nazioartean sortzen ari den sareagatik eta eskaintzen duen bisita berritzaileagatik da erakargarria. Albaola Faktorian artisautza eta historia elkartzen dira itsas ondarearen ikuspegi berritzailea emateko. 

 

XVI. mendean zehar bidaia egin eta baleontzien gertaerak ezagutu ondoren, Gipuzkoako bailaretan sartu eta sagardotegi batean mahaia eskatzea proposatzen dizuegu, sagardotegiko mezua dastatzeko: sagardotan egositako txorixoa, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuleta ederra, eta azkenbururako gazta, irasagarra eta intxaurrak. Sagardoa “TXOTX” erara, upeletatik zuzenean, dastatu ahal izango duzu. 

  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.