BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

IRATIKO AGOUR GASNATEGI EKOLOGIKOA

Route d'Irati RD18, Mendibe

AZALPENA

Mendibe-n (Behe Nafarroa) kokatua, Donibane Garazitik hogei bat minutura eta Iratiko oihanetik ez urrun, Iratiko Agour gasnategi ekologikoak bisita gidatu goxo eta aberasgarria proposatzen dizu gaztaren ekoizpenaren sekretu guztiak ezagutzeko.

 

Iratiko Agour gasnategi ekologikoak ibilbide ludikoa eskaintzen du, haur zein helduentzat prestatuta eta gasnategiaren bihotzera eramaten duena. Iratiko Agour gasnategi ekologikoan gaztaren ekoizpeneko etapa guztiak ezagutuko dituzu (ekoizpena, moldeetan ezartzea, gatzitzea, biltzea...).

 

Bistan da, Iratiko Agour gasnategi ekologikoko gazta goxoak dastatzeko eta aukeratzeko parada ere izanen duzu, bisitarientzat propio prestatutako dastatze-gelan. 

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 0 €
  • Ordutegia: Ikusi "Oharrak"
  • Tel.: + 33 (0) 5 59 37 63 86
  • Webgunea: www.agour.com
  • Helbidea: Route d'Irati RD18
    - Mendibe - (Baxe Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr eu

OHARRAK

Ordutegiak: uztaila/abuztua: egunero, 10:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 19:00tara. Apirila/maiatza/ekaina/iraila/urria: igande goizetan, astelehenetan eta asteartetan itxita. Gainerako hilabeteetan Bordele eta Pariseko ikastetxeen oporretan irekia. Bisita doakoa da.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.