BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

OIHARTE SAGARDOTEGIA: BISITA GIDATUAK

Irukarate-gain auzoa, Zerain

AZALPENA

Oiharte sagardotegia Zeraingo (Gipuzkoa) Irukarate-Gain auzoan kokatua dago. Oiharte sagardotegiak esperientzia desberdinak eskaintzen dizkizu sagardoaren sekretuak ezagutu ditzazun eta hain freskagarria den euskal edariaz goza dezazun. Oiharte sagardotegiak sagardo berri berritzaile bat ere badu: Ama, sagardo aparduna. Sagardo hau tentuz aukeraturiko sagardo natural batetik abiatu eta botilan bigarren fermentazio bat eginez lortu da, cava egiteko erabiltzen den antzeko prozesu tradizionala erabiliz. Prozesu honek gutxienez 6 hilabete irauten du eta bukaeran lortzen den produktua apardun edari freskagarri bat da: ahoan fina, burbuila txikiez osatua eta kolore argikoa.

 

Oiharte sagardotegiko bisita gidatuetan sagardotegia bera barrutik ezagutu eta sagardoa nola ekoizten den ikasiko duzu. Bisita eta sagardoaz gozatzeko hiru aukera dituzu:

 

"Oiharte" bisita: Sagardotegira bisita eta pintxo batez lagundutako sagardo dastaketa. 8 €

 

"Oiharte dastatu" bisita: Sagardotegira bisita eta hamaiketako eder batez lagundutako sagardo dastaketa. 11 €

 

"OIharte gozatu" bisita: Sagardotegira bisita eta otordua, sagardotegiko menua. 35 €

 

Oiharte Sagardotegiak landetxea ere badu, nahi izanez gero ongi afaldu ostean bertan atseden hartzeko.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 8 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: +34 943 50 10 13
  • Webgunea: www.oiharte.com
  • Helbidea: Irukarate-gain auzoa
    - Zerain - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.