Partekatu sare sozialetan

SATXOTA SAGARDOTEGIKO BISITA GIDATUAK

Satxota baserria, Santiago Erreka auzoa 3, Aia

AZALPENA

Satxota sagardotegiak ohiko zerbitzuez gain, (jatetxea, txotx errituala eta boteila-salmenta), bisita gidatuak, dastatze komentatuak eta dastatze maridatuak ere eskaintzen ditu.


Horrela, sagardoa maite dutenek eta hain gertutik ezagutzen ez dutenek, guztiek dute edari honi buruzko ezagutza handitzeko aukera. Ordubete irauten duen bisitan zehar, Satxota sagardotegiaren historia ezagutzeaz gain, sagardoa nola ekoizten den eta sagardoak Euskal Herriko historian izan duen garrantzia ere ikasiko dituzu. Bisitan Satxota sagardotegiko instalazio zaharrak ezagutuko dituzu, hala nola, egurrezko tolare ikusgarria.


Bisitaren amaieran, Satxota sagardoa eta pintxo batzuk dastatuko dituzu. 

Prezioa:

- Pertsonako: 8 euro.
- 7-12 urteetako haurrentzat: 3.50 euro.
- 7 urtetik beherako haurrentzat: doain.
 

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 8 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: (+34) 943 83 57 38
  • Webgunea: www.sidreriasatxota.com/
  • Helbidea: Satxota baserria, Santiago Erreka auzoa 3
    - Aia - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

Ostiraletan: 18:30tatik 19:30etara. Larunbata eta igandetan: 12:00etatik 13:00etatara.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.