BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

UREPELEKO GASNATEGIA

Quartier Usocelay. D158, Urepele

AZALPENA

Urepeleko (Behe Nafarroa) Hor Dago gasnategia 1993an sortu zuten inguruko hainbat artzainek gaztategi industrial baten meatxuari aurre egiteko asmoz. 23 urteren ostean, Urepeleko gasnategia elkarteak bertako 10 bat artzainen esnea jasotzen du zuzenean.

 

Urepeleko Hor Dago gasnategian, bertako ardi-esne gordinarekin soilik eta modu tradizionalean, betiko eran, egindako gaztak topatuko dituzu. Horixe du bere berezitasuna. Esneak bere flora eta aberastasun guztia mantentzen du horrela, zapore aldetik bereziki gazta gozoak eskainiz. Abendutik uztailera aritzen dira gaztak egiten.

 

Urepeleko Hor Dago gasnategian doako bisita gidatuak eskaintzen dituzte urte guztian zehar, bakarkako zein taldeentzako. 30 bat minutuko bisita gidatua da eta esnea jasotzen denetik gazta saltzen den arterako prozesua ezagutuko duzu bertan, baita artzantza tradizionalaren eta bertako ardi arrazaren sekretuak ere. Gazta-dastaketa batekin bukatuko duzu bisita.

  • Kategoria: Gastronomia
  • Abiatze prezioa: 0 €
  • Ordutegia: Urte guztian irekia (asteburu eta jaiegunetan, itxita). 9:00-12:00: dastaketa eta salmenta. Bakarkako eta taldeentzako bisitak aurrez hitzordua hartuta. // Uztaila eta abuztua: 9:00-12:00 / 14:00-18:00. Ostegunero, bisita gidatua 14:00etatik 18:00etara hitzordua hartu beharrik gabe.
  • Tel.: +33 (0) 5 59 37 55 81
  • Helbidea: Quartier Usocelay. D158
    - Urepele - (Baxe Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: fr eu

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.