BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ARMAÑONGO NATURA-PARKEKO INTERPRETAZIO ZENTROA

Ranero auzoa (Pozalagua), Karrantza

AZALPENA

Armañongo parketxea, Armañongo natura-parkeko interpretazio zentroa, Karrantzan (Bizkaia) dago. 2012an ireki zituen ateak eta bi solairuko eraikina da. Armañongo interpretazio zentroko erakusketak zonaldeko balio ekologiko, natural eta kulturalei buruzko adukiak azaltzen ditu: inguruko flora eta fauna, ekosistema bereziak, bertako arrazak, Enkarterriko arkitektura, aztarna arkeologikoak, geologia eta egitura karstikoak, kobazuloetako bizia...

 

Armañongo parketxeak behatoki bat eta kobazulo artifizial bat ere baditu. Kobazulora igogailuz jaisten da, 35 metro behera eginda. Hainbat motatako ekintzak eta jarduerak ere antolatzen dira bertan: familientzako jarduerak, ikastaroak, mendi-irteerak, ospakizunak, tailerrak...

  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.