BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

D'ELIKATUZ INTERPRETAZIO ZENTROA

Santa María, 24, Ordizia

AZALPENA

D'Elikatuz Interpretazio Zentroa Ordizia-n (Gipuzkoa) dagoen elikadurari eta gastronomiari buruzko zentroa da. 2005ean ireki zituen ateak, zapore eta gustuentzat eta osasunarentzat espazio berri bat sortzeko asmoz. D'Elikatuz Interpretazio Zentroa-k lurretik datozen elikagaien testura eta zaporeak ezagutaraziko dizkizu eta bertan asko ikasiko duzu jakiei buruz, elikadura orekatuaren garrantziari buruz eta elikadura desegokiaren ondorioen gainean.

 

Haur zein helduei zuzendua, D'Elikatuz Interpretazio Zentroa-k elikaduraren gaiaren inguruko hainbat aspektu lantzen ditu modu ikusgarri eta interaktiboan. D'Elikatuz Interpretazio Zentroko espazioa taldeentzat zein bakarka edo familian datozenentzat prestatuta dago. 

 

Bere kultur espazio berriari esker, D'Elikatuz Interpretazio Zentroa-k egunerokoa bezain garrantzitsua den elikadurari buruzko hainbat aspektu ezagutzeko aukera emango dizu.

  • Kategoria: Interpretazio zentroa
  • Abiatze prezioa: 2 €
  • Ordutegia: Ikus "oharrak"
  • Tel.: + 34 943 88 22 90
  • Webgunea: www.delikatuz.com
  • Helbidea: Santa María, 24
    20240 - Ordizia - (Gipuzkoa)
  • Irisgarritasuna
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es fr en

OHARRAK

ORDUTEGIAK. Goi-denboraldia (Aste Santuko bi asteak, uztaila, abuztua, gabonetako bi asteak, zubiak eta ikasturteko asteazken guztiak): astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara; larunbata, igande eta jai-egunetan: 11:00etatik 14:00tara eta 16:00etatik 19:00tara. Behe-denboraldia: asteartetik ostiralera, 9:00etatik 13:00etara; larunbata eta igandeak: 10:00etatik 14:00tara. PREZIOAK. Helduak: 3,20€ ; Haurrak (6-12 urte) eta erretiratuak: 2,20€.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.