BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

IDIAZABAL GAZTAREN INTERPRETAZIO ZENTROA

Kale Nagusia 37 bajo, Idiazabal

AZALPENA

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa Idiazabalen (Gipuzkoa) dago. Gaztazaleentzako eta Aralar eta Txindokiko natur parkeetako parajeak maite dituztenentzat bisitatu beharreko gune horietako bat da. Bertan, Idiazabal gaztaren historia, ekoizpen-prozesua eta mila sekretu deskubrituko dituzu.

 

Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa gune dinamikoa da, hainbat ikus-entzunezko eta txokoz osatua. Besteak beste, artzainen bizimodua eta lana irudikatzeko txabola baten erreprodukzioa dago, baita Latxa eta Karrantzako ardien ezaugarriak ezagutzeko gune propioa ere. 

 

Bisita amaitzeko, Idiazabal Gazta dastatzeko gunean, gure ezagutzak sakondu eta praktikan jarriko ditugu. Ukimen-pantailen bidez, dastatzean kontuan hartu behar ditugun oinarrizko puntuak erakutsiko zaizkigu, baita elikagai goxo hori ahoan sartu aurretik gure zentzumenak nola prestatu behar ditugun ere.
 

  • Kategoria: Interpretazio zentroa
  • Abiatze prezioa: 2 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: +34 943 18 82 03
  • Webgunea: www.idiazabalturismo.com/
  • Helbidea: Kale Nagusia 37 bajo
    - Idiazabal - (Gipuzkoa)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

ORDUTEGIA: Urte guztian irekita. Larunbatak, igandeak eta jai-egunak: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00. Gainerako egunetan, aldez aurretik erreserba egin behar da eta gutxienez 10 laguneko taldea osatu behar da. Aste Santua, Uztaila eta Abuztua. Egunero: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.