BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

IGARTUBEITI BASERRI MUSEOA

Carretera Ezkio, km 1, Ezkio-Itsaso

AZALPENA

Igartubeiti baserri-museoa Ezkio-Itsaso-n (Gipuzkoa) kokatua dago. Euskal baserriaren historia eta bilakaera azaltzen ditu, baita baserritarren bizimoduaren bilakaera ere.

 

Igartubeiti baserri-museoa Euskal Herriko baserrien Urrezko Aroaren eta XVI. eta XVII. mendeetako zurezko arkitekturaren lekuko ikusgarria da. Garai hartako altzari eta tresneriak ezagutuz, bisitak XVI. eta XVII. mendeetako bizimodura eramango gaitu. Gaur egun oraindik martxan dagoen XVI. mendeko dolare bat ere ikusi ahal izango dugu. 

 

Igartubeiti baserri-museoko interpretazio zentroak, azken belaunaldiko baliabideei esker, Euskal Herriko baserriaren historia, usadioa, ezaugarriak eta bilakaera azalduko dizkizu.  

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa: 3 €
  • Ordutegia: Ikus "Oharrak" atala
  • Tel.: +34 943 72 29 78
  • Webgunea: www.igartubeitibaserria.eus
  • Helbidea: Carretera Ezkio, km 1
    20709 - Ezkio-Itsaso - (Gipuzkoa)
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es

OHARRAK

ORDUTEGIA: martxoaren 1etik urriaren 31era: asteazkenetik igandera, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Astelehenetan eta asteartetan, itxita. Jaiegunetan, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00etan. Azaroaren 1etik otsailaren 28ra: asteazkenetik ostiralera, 10:00-14:00. Larunbat, igande eta jaiegunetan, 10:00-14:00 eta 16:00-19:00. Astelehenetan eta asteartetan, itxita. Bisita gidatuak: 11:00, 12:30 eta 17:00etan. Aste Santuan: ostegunetik astelehenera: 10:00-14:00 eta 16:00-19:00.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.