BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

JORGE OTEIZA MUSEOA

C/ La Cuesta, Altzuza

AZALPENA

Jorge Oteiza museoa Nafarroako Altzuza herrixkan kokatua dago, Iruñea (Nafarroa) ondoan, bista zoragarriak eskaintzen dituen gain batean. Gain hartara abiatuta, bidean gora goazela, herriaren sarreran bertan eraikin ikusgarria aurkituko dugu, Jorge Oteiza euskal artista handiaren museoa. Eraikina bera ikusgarria da, baina are ederragoa da barruan aurkituko duguna: magiaz beteriko Jorge Oteizaren laneko tokia eta bere obraren zati handia jasotzen duen museoa, hain zuzen ere.

 

Jorge Oteizaren museoa zerbaitengatik berezia bada, bere lantokian bertan egindako museoa delako da. Izan ere, museoak bi zati ditu: batetik, Jorge Oteizaren lan-lekua eta bestetik, bere obrak biltzen dituen museoa bera. 

 

Artista handiak azken urteetan lantoki izan zuen gunera sartzea, gune magiko batera sartzea bezala da. Bertan, bere idazmahaia, betaurrekoak, liburuak, obren zirriborroak etabar-ekin egingo dugu topo. Gune berezia da, bertara sartuta halako lasaitasun bat eta, aldi berean, inoren etxean sartu izanaren sentsazioa transmititzen duena. Bigarren gunean, Jorge Oteizaren obra gehientsuenak biltzen dituen bilduma iraunkorra aurkituko dugu. 

 

Erakusketa hau artistaren sorkuntza ibilbideko gakoen ikuspegi osoa emateko sortu zen. Guztira 150 eskultura eta Klarion Laborategiko 300 pieza jartzen ditu ikusgai. Horrez gain, orain arte erakutsi gabeko 40 marrazki eta collage eta Jorge Oteizaren hainbat agiri eta eskuizkribu ere erakusten dira. Dokumentazio horrek Oteizaren obrara hurbiltzeko aukera ematen du jatorrizko agirietan artistak berak emandako testigantza, komentario eta azalpenen bitartez.

  • Kategoria: Museoa
  • Abiatze prezioa:
  • Ordutegia: Ikus "oharrak"
  • Tel.: + 34 948 33 20 74
  • Webgunea: www.museooteiza.org
  • Helbidea: C/ La Cuesta
    31486 - Altzuza - (Nafarroa)
  • Irisgarritasuna
  • Aparkalekua
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu es en

OHARRAK

Neguko ordutegia: Asteartean eta asteazkenean, bisita gidatuaren bidezko sarrera 11:00ean eta 13:00ean izango da eta aurretik hitzartu beharko da. Ostegunetik ostiralera: 10:00tik 15:00era. Larunbatetan: 11:00tik 19:00ra. Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00tik 15:00era. Astelehenetan: itxita. Udako ordutegia: Asteartetik larunbatera: 11:00tik 19:00ra. Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00tik 15:00era. Astelehenetan: itxita.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.