BIDALI POSTA ELEKTRONIKOA

Partekatu sare sozialetan

ZELAI TALASOTERAPIA

Itzurungo hondartza z/g, Zumaia

AZALPENA

Zelai Talasoterapia zentroa Zumaian (Gipuzkoa) dago, Euskal Kostaldeko Geoparkearen bihotzean. Itzurungo hondartzaren gain-gainean dago eta beraz, talasoterapiaz beraz gain, bista ikusgarriez gozatzeko aukera ere izango duzu.

 

Kostaldeko talasoterapia zentroa izanik, Zelai Talasoterapiak itsasoko urarekin eta beste hainbat lehengaiekin (algak, lokatza...) egiten du lan. Gustu eta behar guztietarako eskaintza du: zirkuituak, tratamentuak, masajeak... Horiek guztiak banaka, elkar konbinatuta, otordu batekin edo hoteleko gau bat edo birekin erreserba daitezke. Oparitarako paketeak ere prestatzen dituzte.

 

Zelai Talasoterapia zentroak bista ederrak dituzten jatetxea eta hotela ere baditu.

  • Kategoria: Talasoterapia
  • Abiatze prezioa: 16 €
  • Ordutegia:
  • Tel.: (+34) 943 86 51 00
  • Webgunea: www.talasoterapiazelai.com
  • Helbidea: Itzurungo hondartza z/g
    20750 - Zumaia - (Gipuzkoa)
  • Haurrentzako ekintzak
  • Kanpoko esperientzia/ekintza

BESTE

Hizkuntzak: eu fr es en

OHARRAK

10 urtetik aurrerako haurrak sar daitezke zirkuitura.

Honakoak ere interesatuko zaizkizu ...

Lo-lekutik gertu dituzun bizipenak, esperientziak eta ibilbideak.