BLOGA

KULTURA
2014 abe. 4

2014ko Durangoko azoka

2014ko Durangoko azoka

Durangoko azokaren 49. edizioa ospatuko da abenduaren 5etik 8ra bitarte.

 

Durangoko Azokako Areto Nagusian, aurten, tarte berezia egingo zaie kulturgintzaren kezka eta erronkei. Horretarako, lehen aldiz, Gogoetaren Plaza sortuko da, Miren Rubio eta Iñigo Astiz kazetariek koordinatuko dutena. Hausnarketa hiru formatutan egingo da: goizeko lehen orduan, elkarrizketa; hamaikak inguruan, bi sortzaileren artean solasaldia; eta bazkalostean, gai beraren bueltan ikuspuntu anitzak batzeko mahaingurua. Egun bakoitzean gai zentral bat landuko da.

 

Urtetik urtera joan da Durangoko azoka berrikuntzak gehitzen. Lan eta hausnarketa horiei esker, Landako erakustazokan dagoen areto nagusiaz gain, Ahotsenea, Irudienea, Kabi@, Plateruena, Saguganbara, Szenatokia eta Azoka TB guneak ere badaude. Hartara, sortzaile eta publikoaren arteko harremana estutzeko aukera gehiago dago, besteak beste, zuzeneko emanaldien bidez. 

PARTEKATU POST-A