BLOGA

KULTURA
2015 urt. 18

2015eko maskaradak ate joka

2015eko maskaradak ate joka

Aurtengo maskaradak, Idauze-Mendiko gazteek emanen dituzte. Lehena urtarrilaren18an Idauze-Mendin iraganen da eta, guztira, Zuberoako hamairu herritan eginen dute agerraldia, gehienetan igandez.

Maskaradan aktore eta dantzariak bi taldetan banatzen dira: Gorriak, dotore jantziak eta ordenan, eta Beltzak, ordenarik gabe, zikinak eta zakarrak. Goizean herrian barna ibiltzen dira eta dantza egin eta gero jendeak jakiak, freskagarriak eta likoreak ematen dizkiete.

Pertsonai garrantzitsuenek, Txerrero, Gathuzain, Zamaltzain, Kantiniertsa eta Banderari, dantza egiten dute txandaka Jauna eta Anderearen aurrean. Bitartean, beltzak, Kaldereroak eta Ijitoak, saltoka eta txantxetan ibiltzen dira segizioko eta herriko beste lagunak zirikatzen.

Hona egutegia osorik:

·       Urtarrilak 18, igandea: Idauze-Mendi

·       Urtarrilak 25, igandea: Atharratze

·       Otsailak 1, igandea: Urdiñarbe/Muskildi

·       Otsailak 8,  igandea: Garindaine

·       Otsailak 15, igandea: Gamere-Zihiga

·       Martxoak 1, igandea: Altzürükü

·       Martxoak 8, igandea: Ürrüstoi-Larrabile

·       Martxoak 14, larunbata: Maule-Lextarre

·       Martxoak 21, larunbata: Santa Grazi

·       Martxoak 28, larunbata: Zalgize/Iruri

·       Apirilak 5, igandea: Barkoxe

·       Apirilak 12, igandea: Hoki (Sohütako auzoa) (Erne, konfirmatzeke!)

·       Apirilak 19, igandea: Idauze-Mendi

Argazkia: www.dantzan.eus

PARTEKATU POST-A