BLOGA

GASTRONOMIA
2015 eka. 3

4 euskal jatetxe sartu dira 2015eko "The World's 50 Best Restaurants" zerrendan

4 euskal jatetxe sartu dira 2015eko "The World's 50 Best Restaurants" zerrendan

4 euskal jatetxe sartu dira 2015eko "The World's 50 Best Restaurants" zerrendan. "Restaurant" aldizkari britainiarrak banatzen ditu sari entzutetsu hauek eta aurtengo edizioa ospatu berri da Londresen (Britainia Handia). 2002az geroztik, sariaz banatzen hasiz geroztik, Londresen egin izan da beti sari-banaketa, baina antolatzaileek jakinarazi dute 2016ko edizioa New York-en ospatuko dela.

 

Zerrenda prestigiotsu honetan sartzen diren jatetxeak bozka bidez hautatzen dira. Mundu guztiko kritikari, analista, sukaldari eta idazle gastronomikok osatzen dute epaimahaia eta beren gustu eta jatetxeetako esperientzien baitako bozka ematen dute. Urtetik urtera zerrenda asko alda badaiteke ere, jatetxe euskaldunak beti izan ohi dira presente zerrenda prestigiotsu honetan. Aurtengoan, honakoak ditugu:

 

     - Mugaritz jatetxea (Errenteria, Gipuzkoa): zerrendako 6. postuan

     - Etxebarri erretegia (Atxondo, Bizkaia): zerrendako 13. postuan

     - Arzak jatetxea (Donostia, Gipuzkoa): zerrendako 17. postuan

     - Azurmendi jatetxea (Larrabetzu, Bizkaia): zerrendako 19. postuan

 

Zorionak denei!

PARTEKATU POST-A