BLOGA

AGENDA
2015 urr. 17

Agenda 2015/10/18: Basklink proposamenak

Biharko, igandea, planik ez baduzu, hona hemen proposamen batzuk:

 

Nafarroa Oinez 2015 (Elizondo): Nafarroako ikastolen aldeko egun guztiko jaia. Aurtengo Nafarroa Oinez Baztanen (Elizondon) izango da. Informazio gehiagorako: www.nafarroaoinez.net

 

Donostiako Klasika korrika lasterketa: Donostiako Klasika 15 kilometroko lasterketa ederra da. Anoetako estadiotik atera, Zurriolako hondartza alderik alde zeharkatu eta Kontxako pasealekutik barrena Unibertsitateetaraino joaten da, berriz ere Anoetako estadiora itzultzeko. Ibilbide laua bezain ederra da eta giro paregabean ospatzen da.

 

6. Martxuka artisau-azoka (Urruña): Martxuka gozotegi goxo eta xarmagarri bat da. Baina ez da gozotegi soil bat. Urruñan (Lapurdi) dago eta inguruko artisauen sormen-lanen erakusleiho eta denda ere bada. Euskal Herriko eta euskal diasporako 45 artistaren lanak topatuko dituzu bertan. Artista horien lanak ezagutzera eman eta saltzeko antolatzen du Martxuka Merkatua.

 

Patata Azoka (Valdegovía-Gaubea): Urtero legez, Patata Azoka ospatuko dute Valdegovía-Gaubean (Araba); aurtengoan, urriaren 18an. Arabako jakirik sonatu eta preziatuenetakoa dugu patata, eta hari gorazarre egiteko festa Valdegovía-Gaubeako Patata Azoka. Arabako patata erosi eta dastatzeko aukeraz gain, artisau azoka, kale animazioa eta beste hainbat ekitaldi ere izango dira urriaren 18an Valdegovía-Gaubean.

PARTEKATU POST-A