BLOGA

BASKLINK
2015 aza. 10

Basklink: komertzialentzako lan-eskaintza

Basklink: komertzialentzako lan-eskaintza

Basklink-kide berrien bila gabiltza. Komertzialak behar ditugu turismo-agenteen artean Basklink ezagutzera emateko.

 

Pasa den martxoan jarri genuen martxan www.basklink.com, euskal 7 probintzietako turismo eskaintza guztia bildu eta sustatzen duen lehen webgunea. Mugaz gaindiko turismoa sustatzea dugu helburu, izan barne turismoa zein atzerritarrena. Euskal herritarrentzat zein kanpotik datozenentzat izan nahi dugu bidaide, batzuen eta besteen aisia aukerak zabalduz eta aberastuz. Euskal Herri autentikoaren helmuga da gurea, helmuga turistiko berri bat; bidaiarientzat eta mugaz alde bateko zein besteko turismo agenteentzat interesgarria eta erakargarria izan daitekeen helmuga turistikoa.

 

Buru-belarri gabiltza horretan lanean, baina eguna motz geratzen zaigu denetara heltzeko. Euskal Herria ez da handia, badakigu hori, baina denetara heldu ezinik gabiltza: milaka lo-leku, jatetxe eta bestelako ekintza edo interesgune turistiko daude gure txoko eta bazterretan, eta Basklink-kide berriak behar ditugu horien guztien artean Basklink aurkeztu eta ezagutzera emateko.

 

Basklink proiektua atsegin baduzu eta Basklink-kide komertzial izatea gustatuko balitzaizu, bidali mesedez zure CV-a contact@basklink.com helbide elektronikora. Zinez eskertuko genituzke Bizkaia edota Araba ondo ezagutzen dituzten lankideak. Eta zu zerorri ez izan arren lagunen edo ezagunen batentzat interesgarria dela uste baduzu, emaiozu mesedez gure berri.

 

Mila esker denoi zuen laguntzagatik!!

PARTEKATU POST-A