BLOGA

BESTE
2015 abu. 7

Basklink, udako Olentzero Zarauzko hondartzan

Basklink, udako Olentzero Zarauzko hondartzan

www.basklink.com eta Euskal Herriko turismo eskaintza ezagutzera emateko asmoz, jolas bat egingo dugu datorren astelehenean, abuztuak 10, Zarauzko hondartzan, Argiñanoren jatetxe eta hotelaren parean. Anima zaitez, opari mordoa ditugu!

 

40 bat metro karratuko azalera batean, hondarraren azpian sari batzuk lurperatuko ditugu eta hondartzan dauden herritarrak eta bisitariak sari-bila jarriko ditugu, pala batzuen laguntzaz. Saria aurkitzeko denbora mugatua izango dute parte-hartzaileek. Saria, noski, aurkitzen duenarentzat izango da.

 

Honako opari-txartelak izango ditugu hondarpean:

 

         - Donostiako aquarium-erako 6 sarrera

         - San Telmo museorako 2 sarrera (Donostia)

         - Arditurriko meategietarako 4 bisita (Oiartzun)

         - Ekainberriko leizeetarako 4 bisita  (Zestoa)

         - Arrikrutzeko leizeetarako 4 bisita (Oñati)

         - Ezkurtxerri baserrirarako 2 bisita (Getaria)

         - Balenciaga museorako 4 sarrera (Getaria)

         - Maisor kontserba-lantegian antxoak egiten ikasteko 2 sarrera (Getaria)

         - Euskal Kostaldeko Geoparkea bisitatzeko 4 sarrera (Zumaia)

         - Idiazabalgo Gaztaren interpretazio zentrorako 2 sarrera (Idiazabal)

         - D'Elikatuz interpretazio zentrorako 2 sarrera (Ordizia)

         - Igartubeiti baserri-museorako 10 bisita bikoitz (Ezkio-Itsaso)

         - Urdaibai On-eko itsasontzian bi pertsonentzako txangoa (Mundaka)

         - Ortillopitz baserria bisitatzeko 2 sarrera (Sara)

         - Euskal Bizkotxaren museorako 2 bisita (Sara)

 

Posible baduzue, animatu datorren astelehenean, abuztuak 10, Zarauzko hondartzara (Argiñanoren jatetxe parera). Eta ezin baduzue, jakizue, zuzeneko kontakizuna egingo dugula facebook eta twitter-en #beachexplorers traola erabiliz.

PARTEKATU POST-A