BLOGA

KULTURA
2015 api. 15

Black & Basque jaialdiaren amaiera tristea

Black & Basque jaialdiaren amaiera tristea

Black & Basque jaialdia datorren irailaren 11tik 13ra bitarte ospatu behar zen, Baionan, baina finantzazio arazoak tarteko, bertan behera geratu da.

 

Black & Basque jaialdia kultur arteko elkartze-gune bat zen; kalitate handiko programazioa zuen, berrikuntza lantzen zuen eta Baionako herrian guztiz txertatuta zegoen jaialdia zen. 2011an ospatu zen lehen Black & Basque jaialdia.

 

Black & Basque jaialdia antolatzen zuen JFB Lagunak elkarteak hainbat bilera egin ditu lekuko erakundeekin, baina ezin izan dute behar besteko babes ekonomikorik lortu. Aurrekontua egokitzeko asmoz, jaialdia bi urterik behin egiteko aukera ere mahai gainean jarri zuten, baina antolakuntzaren borondatea ez da nahikoa izan. Erakundeek aurrekontuaren %12 baizik ez zuten jartzen, eta hori ere guztiz lotu gabe zegoen.

 

Black & Basque bezalako jaialdi berritzaile eta kalitatezkoa galtzeak hutsune handia utziko du Baionako kultur-eskaintzan.

 

Argazkia: Black & Basque

PARTEKATU POST-A