BLOGA

MUSIKA
2016 uzt. 19

Donostiako Heineken Jazzaldia 2016

Donostiako Heineken Jazzaldia 2016

Uztailaren 20tik 25era ospatuko da Donostiako Heineken jazzaldiaren 51. edizioa. Urte hauetan guztietan, ondo irabazitako sona eta izen ona lortu du jazzaldiak Euskal Herrian bertan zein nazioartean. Besteak beste, Donostiara inguratzen diren musikariengatik eta jazz-a hiri guztian barna zabaltzeko egiten duen lanagatik.

 

Kontzertu asko eta asko izaten dira debalde Donostiako hainbat bazter eta txokotan, baita hondartzan ere, eta horrek xarma berezia ematen dio Donostiako Heineken jazzaldiari. Zurriolako hondartzako karpa berdean, adibidez, Rural Zombies, Gloria Gaynor edota Riley Walker entzun ahal izango dira doan aurtengo edizioan.

 

Gustu baduzue, beraz, hitzordu polita duzue uztailaren 20tik 25era Donostia aldean: 132 kontzertu, horietatik 84 doan, hiriko eta inguruko 20 agertokitan. Hona hemen aurtengo jazzaldiko programazioa.

 

Jazzinema eta Txikijazz: jazza agertokietatik haratago

 

Donostiako Heinekin jazzaldiak, kontzertuez haratago, bestelako egitasmoak ere antolatzen ditu jazz-a agertokietan soilik gera ez dadin. Horrexen adibide dira Jazzinema eta Txikijazz proiektuak.

 

Jazzinema Euskadiko Filmategiak, Donostia Zinemaldiarekin eta Heineken Jazzaldiarekin lankidetzan, antolatutako zikloa da. Aurtengoa du lehen edizioa. Emanaldiak uztaileko ostegunetan izaten dira, 19:00etan, Donostiako Tabakalerako zinema aretoan. Ziklo honetan, zinemaren eta jazz-aren arteko sinbiosi zoragarriak azken hamarkadetan emandako hainbat film izaten dira ikusgai.

 

Txikijazz, berriz, familientzako espazio izateko sortu zen 2013an. Familiek eta haurrek musikaz, arteaz eta teknologia berriez gozatzeko eta horiekin ikasteko aukera eskaintzea du helburu. Jaialdia haurrekin aisialdia pasatzeko beste era bat bilatzen duten gurasoengan dago pentsatua. Etorkizuneko publikoa musika-formazioan hezi nahi duten gurasoengana iritsi nahi du, musikak heziketarako eta gozamenerako eskaintzen dituen aukera amaigabeen jakitun.

 

Doakoa eta irekia da Txikijazza eta Kursaal Auditorioko terrazetan ospatzen da uztailean Donostiako Jazzaldiaren data beretan, aurtengoan uztailaren 22tik 24era.

 

Goian aipatutako guztiaren gaineko informazio gehiagorako: www.heinekenjazzaldia.com

 

 

Argazkia: Donostiako Heineken Jazzaldia

PARTEKATU POST-A