BLOGA

GASTRONOMIA
2015 mai. 5

Eneko Atxa-ren Azurmendi jatetxea, Europako onena

Eneko Atxa-ren Azurmendi jatetxea, Europako onena

Eneko Atxa-ren Azurmendi jatetxea 2015eko Europako onena da Steve Plotnicki, OAD (Opinionated About Dining) gidaren sortzaileak jakinarazi duenez. Zerrenda hori mundu osoko gastronomia-adituen iritziekin osatzen dute.

 

Euskal sukaldaritza modernoaren aitzindarietako bat, azken urteetan hainbat sari eta izendapen jaso du Eneko Atxa-ren Azurmendi jatetxeak: Michelin hiru izarrak, Elite Traveler aldizkari estatubatuarraren arabera munduko hirugarren onena, eta Eneko Atxak berak sukaldari gazte onenaren saria. Gainera, Eneko Atxa-ren Azurmendi jatetxea munduko jatetxe jasangarriena ere izendatua izan da.

 

OAD zerrendan beste euskal jatetxe hauek ere aurkituko ditugu:

  - Etxebarri erretegia, Axpe (Bizkaia), 10. postuan

  - Arzak jatetxea, Donostia (Gipuzkoa), 33. postuan

  - Elkano jatetxea, Getaria (Gipuzkoa), 42. postuan

  - Mugaritz jatetxea, Astigarraga (Gipuzkoa), 46. postuan

  - Martin Berasategui jatetxea, Lasarte (Gipuzkoa), 54. postuan

  - Ibai jatetxea, Donostia (Gipuzkoa), 79. postuan

  - Kaia Kaipe jatetxea, Getaria (Gipuzkoa), 166. postua

 

Argazkia: www.azurmendi.biz

Eneko Atxari elkarrizketa interesgarria, Berria.eus

PARTEKATU POST-A