BLOGA

KULTURA
2015 abu. 5

Ez galdu Garaziko bestak!

Ez galdu Garaziko bestak!

Donibane Garaziko besten aitzakian Ibanekin elkartu gara, bertako festa-komiteko lehendakariarekin. Sei hilabetean jardun dute gogor lanean festak antolatzen.

 

Egun on Iban, aurkeztuko zenizkiguke aurtengo Garaziko bestak?

Garaziko festek urte onak bizi izan zituzten garai batean: ekitaldi-programa zabala eta jendetza herrian. Gal ezin ziren festak ziren Behe Nafarroako gazte eta ez hain gazte asko eta askorentzat. Horretara heldu nahiko genuke berriro aurtengo Garazi festekin. Horretan inbertitu dugu dirua eta gure denbora, adin eta gustu guztietarako ekitaldiak antolatuz. Iazko bestetan (orduan ere festa-komiteko kide zen Iban), kontzertuak eta ekitaldi nabarmengarriak falta izan zitzaizkigun. Oraingoan festak hiru egunetara mugatzea erabaki dugu. Festak laburragoak izango dira, baina gauza anitz izango da hiru egun horietan.

 

Eta zer nabarmenduko zeniguke ekitaldi-programatik?

Jaiei hasiera emateko, Betagarri musika-taldea izango dugu Floquet plazan. Gasteiztarren ondoren, dantzaldia izango da Akerbeltz taldearekin. Hauek ere Hegoaldetik datoz. 

 

Zerbait berezirik bai agorrilaren 15erako?

Bai, "bublefoot" txapelketa bat rugby estadioan, 11:00etan. 12 taldek eman dute izena jada, baina oraindik bada lekua gehiagorentzako.

 

Eta zer da hori?

Globo handi batzuen barruan sartu eta futbolean jokatzean datza kontua. Bublefoot txapelketaren ondoren, talo eta xingar azoka, su artizialak eta Berrigood taldearekin dantzaldia ere izango ditugu Garazin.

 

Herriko elkarteentzako gorde duzue igandea?

Bai, igandea, festen azken eguna, Garaziko elkarteen eguna izango da. Garazikus, AEK, Garaztarrak, Bizi, Barnekalde, Avenir, Garaziko festa-komitea, gaztetxea, Nafarroa, Herrirat, Garazt'ar eta Alternatiba Garazik hartuko dute parte festan. Goizeko 11:00etan petanka-txapelketa izango da herriko pilotalekuan eta 16:00etatik aurrera, musika. Lehenik, Zeze, ondoren Instan't, Buuzbu eta Joxe Replay, eta azkenik, DJ Dizeus.

 

Horixe ba, jaiak motzak, baina ekitaldiz beteak. Bukatzeko, zerbait gehitu nahiko zenuke?

Bai. Hala nahi duen oro gonbidatu nahiko nuke Garaziko festetara. Gu zain izango gara!

PARTEKATU POST-A