BLOGA

BESTE
2015 abu. 11

Ezagutu Euskal Herria autobusez

Ezagutu Euskal Herria autobusez

Transfermuga.eu-k euskal kostaldeko garraioari buruzko informazio osoa eskaintzen du. Gaur gaurkoz informazio hori Baiona eta Donostia bitarteko garraiora mugatzen da baina epe laburrean lurralde-eremu handiagoa har dezan lanean ari gara. Proposatzen diren eskaintza guztien artean, Iparraldean legislazioa aldekoa duelako eta Hegoaldean eskaintza ona emateko konpainia eraginkorrak daudelako, bada azken hilabeteetan indarra hartu eta bereziki garatzen ari den bidaiatzeko modu bat: autobusa. Askorentzat autobusa erosotasun ezaren, poluzioaren eta bidaia luzeegien sinonimo da. Bada, gauzak aldatu egin dira. Bidaiatzeko modu hori askok uste dutena baino ekologikoagoa da, eta azken urteetan askoz eraginkorragoa eta erosoagoa bihurtu da. Horrez gain, prezioen aldetik oso erakargarria da eta datozen urteetan are gehiago garatuko dela aurreikus daiteke… baita Euskal Herrian ere! 

 

Baina nora mugitu autobusean? Zehazki, euskal kostaldea edo Euskal Herriko zazpi hiriburuak bisitatzeko proposatzen duen garraiobideetako bat da autobusa. Prezio apalekoa, erosoa eta ia helmuga guztietara heltzen da.

 

Iparraldean, autobus-linea publikoa dago, Transport 64 deitzen dena. Linea erabilienetako bat 816a da eta berrikuntza handiak izan ditu, bai eskaintzari dagokionez (egunero 15 joan-etorri) bai erosotasunari dagokionez (ibilgailu berriak, bidaiariei informazio egokiagoa…). Puntako orduetan ibilbide luzeegiak izaten ziren eta ez zuen mugaz gaindiko ibilbiderik eskaintzen, baina gauzak aldatu egin dira. 2015eko urtarrilaz geroztik, linea osatu eta luzatu egin da asteburuetan (hasteko). Orain, ibilbidearen zati handi bat autopistaz egiten eta, gainera, Iruneraino joaten da. Bere izena? 816 Euskadi Express. Bi eskaintza horiek 2 euro balio dute, edozein dela ere egiten den ibilbidea. 2015eko uztailaz geroztik, Euskotren-ekin lotzen den txartel bat ere badago, autobusa/topoa joan-etorria 5 €tan eskaintzen duena: Passeusk.

 

Linea horiek erabil ditzakezu (816a eta 816 Euskadi Express-a), baina baita Maule, Kanpo eta beste herri batzuk lotzen dituena ere. Hartara, Baklink-ek proposatzen dituen beste ibilbide batzuk ere egin ahal izango dituzu. Horixe da, behintzat, aholkatzen dizuguna.

 

Donostian gaindi aski ibiliak bazarete eta tradizioak eta usaiak ezagutzeko inguruetako herrietara joan nahi baduzue, jakin, gipuzkoarrek Lurraldebus deitzen den autobus-zerbitzu oso osatua dutela. Lurraldebus-ek Gipuzkoako kostaldeko eta barnealdeko herri gehienak lotzen ditu, errepide nagusietatik edo autopistatik. Renfek eta Euskotrenek eskaintzen duten zerbitzuaren osagarria da herrien eta erdiguneen arteko zerbitzu ona bermatzen baitu. Kostaldean, tren-geltokirik ez duten herriekin lotura egiten du, esaterako Hondarribiarekin. 

 

Lurraldebus, adibidez, aukera ona da Donostiatik Euskal Herriko Geoparkera joan nahi baduzue edo sagardoaren herria den Astigarraga ezagutu nahi baduzue. Edo zergatik ez erabili Lurraldebus Basklink-ek proposatzen duen “Euskal Herri berdea” ezagutzeko?

 

Azkenik, konpainia pribatuek ere eskaintzen dituzte ibilbide lokalak, eskualdekoak zein nazioarteko loturak. Gure kasuan, hiru konpainien zerbitzuak bereziki interesgarriak dira, Baiona, Biarritz eta Donostia arteko lotura eskaintzen baitute: PesaAlsa eta Starshipper. Gipuzkoako Pesa konpainiak egunero egiten du Baiona-Bilbo joan-etorri bat eta zazpi Baiona/Biarritz-Donostia joan-etorri, urte osoan ere. Alsak antzeko loturak proposatzen ditu, baina zerbitzua udako goi-denboraldira egokitu eta indartu egiten du. Pesak urte osoan eskaintzen duenaren osagarri da Alsaren zerbitzua, besteak beste, festazaleentzat gaueko zerbitzua ere eskaintzen baitu. Azkenik, Starshipper konpainia frantsesak, berriki Okzitaniako Tolosa-Paue-Baiona eta Donostia lotzen ditu prezio ezin apalagoan: 10 euro, besterik ez! Zerbitzu zinez interesgarria, besteak beste, Donostia festa egin nahi duten Tolosako (Okzitania) ikasleentzat, (eta alderantziz)! Nahi izanez gero, txartelak sarean eros daitezke. Prezioak alderatu nahi izanez gero, erabili Comparabusekin elkarlanean garatu dugun prezioak alderatzeko programa.

 

Adibidez, Pesa-ren eskaintzaz baliatuz Baionatik Bizkaia aldera joatera animatzen zaitugu Bilbo eta bere inguruak ezagutzeko… edo zergatik ez egin geldialdi bat Donostian Biarritzen Alsa konpainiaren autobus bat hartuta. Hartara Euskal kostaldeko bi harribitxi ezagutzeko aukera izango duzu.

 

Ai, eta ahaztera gindoazen… 2016. urtetik aurrera, autobusen eskaintza horiek guztiak ibilgailuen gure kankulagailuan sartuak egon dira, baita tren-eskaintzak, hartara, garraio kolektiboaren erabiltzaileei zerbitzu ahalik eta osatuena eskaintzeko.

PARTEKATU POST-A