BLOGA

KULTURA
2014 abe. 30

FIPA 2015

FIPA 2015

Bost egunez, urtarrilaren 20tik 25era, ospatuko da Biarritzen FIPAren 28. edizioa. Beste behin ere, festibalak mundu osoko maila handiko dokumentalak eta ikus-entzunezkoak ekarriko ditu. Lan horiek sei kategoriatan banatutako dira: fikzioa, serieak, dokumentalak, erreportajeak, musika eta ikuskizun biziak eta sorkuntza transmediatikoa.

 

Antolatzaileen arabera, “FIPA ezusteko ideien, egitasmoa euforikoen eta ausardia handiko lanen festibala da”.

 

Programa guztiak pantaila handian proiektatuko dira, jatorrizko bertsioan, azpititulu frantsesekin.

 

PROIEKZIOAK

         - Bellevue - Bellevue Plaza: Auditorium (RdC, 470 jarleku) Rhune 1 (1 maila, 120 jarleku)

         - Casino Municipal - 1 Édouard VII etorbidea: Théâtre (730 jarleku)

         - Gare du Midi - 23, Maréchal Foch etorbidea: Atalaya Sala (1400 jarleku) Gamaritz Sala (230 jarleku)  

         - Le  Royal (300 jarleku) - 8 Maréchal Foch etorbidea

         - Colisée (180 jarleku) - 11 Sarasate karrika

         - Médiathèque (115 jarleku) - 2 Ambroise Paré karrika

 

INFO. PRAKTIKOA: 

- Pase iraunkorra 1 pertsona | 27 euro

- Pase iraunkorra 2 pertsona | 40 euro

Bi pase horiekin festibaleko proiekzio guztietara sar daiteke, libre dauden jarlekuen arabera. 

 

Eguneko pasea | 9 euro

Pase horrekin egun bereko proiekzio guztietara sar daiteke, libre dauden jarlekuen arabera. 

 

Saio bakarrerako txartela | 5,50 euro | Prezio murriztua | 3 euro

 

- Prezio murriztua: Ikasleak | Langabetuak. Erosteko unean justifikante bat aurkeztu beharko da.

 

Katalogo ofiziala | 9 euro

Informazio gehiagorako, jar zaitezte harremanetan telefono honetara deituz: +33 (0)5 5943 5320.

PARTEKATU POST-A