BLOGA

TURISMOA
2015 ots. 2

FITUR 2015: azoka ona euskaldunentzat

FITUR 2015: azoka ona euskaldunentzat

Amaitu berri da Madrilen FITUR 2015, mundu mailan garrantzitsuenetakoa den turismoaren azoka. FITURen 35. edizioan, inoizko parte-hartzaile gehien izan dela nabarmendu du antolakuntzak: guztira 139 herrialdetako 125.084 profesional eta 222.551 bisitari. 

 

Euskal Herriak ordezkaritza handia izan du. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Turismo Saila, Nafarroako Gobernua, Foru Aldundiak, Bilbo, Gasteiz, Iruñea eta Donostiako Udalak, eta hainbat eskualdetako ordezkariak izan dira bertan.

 

Euskal Herriko eskaintzari dagokionez, aurten lau ekimen azpimarratuko genituzke. Euskadiko standean Inaziotar bidearen aurkezpena eta Donostia 2016-ren kultur proposamen oparoa aurkeztu dira. Nafarroako standean, berriz, Basoa Suites hotel bereziak bere eskaintzaren berri eman zuen eta Bertiz Abentura Park-BKZ-ak Turismo aktiboko saririk onenaren saria jaso zuen FITUReko zuzendariaren eskutik.

 

Euskadirentzat ere izan zen saririk: Euskadiko standak stand onenaren saria jaso baitzuen.

 

Zorionak guztioi eta datorren urte arte!

PARTEKATU POST-A