BLOGA

KULTURA
2015 api. 22

Gozatu zuzeneko musikaz Euskal Herriko udako jaialdietan!

Gozatu zuzeneko musikaz Euskal Herriko udako jaialdietan!

Udara heltzear da eta udarekin batera Euskal Herriko musika jaialdirik garrantzitsuenak. Azken urteetako eskaintza oparoa izanik, www.basklink.com-ek bilduma bat prestatu du ezer gal ez dezazun:

 

Musika parkean, Donostia (Gipuzkoa). Apirilak 25 - Irailak 26. 5. denboraldia izango du aurtengoa Musika Parkean jaialdiak, jendea belarretan eseri eta pik-nik-a egitera animatzen duen festibalak. Apirilean hasi eta irailera bitarte, Donostiako 5 parketan, hilean behin, doako zuzeneko musika izango da, lasai ederrean familian zein lagunartean parkeez eta bertan sortzen den giro politaz gozatzeko.

 

Usopop festibala, Sara (Lapurdi), Lizarrieta. Maiatzak 30. Talde hauek joko dute, King Creosote, Wall of death, Belako, H-Burns, Petti, Lehiotik-Etorkizuna, A Side B Side DJ Set

 

Azkena Rock Festibala, Gasteiz (Araba). Ekainak 19-20. Euskal Herriko musika-jaialdietan ongi errotuta dagoen jaialdia. Aurten, besteak beste, ZZ TOP, Mastodon, Television, L7, Red Fang, Cracker, Black Mountain, Norvegiako Kvelertak, Lee Bains III & The Glory Fires estatubatuarrak, Reigning Sound, The White Buffalo, D-Generation eta John Paul Keith taldeak ariko dira. Bi egunetarako txartela: 79€ + gastuak (gehi 5€ kanpalekuan sartu nahi dutenek). Egun baterako sarrera: 52€ + gastuak (gehi 5€ kanpalekuan sartu nahi dutenek).

 

Euskal Herria Zuzenean, Lekorne (Lapurdi). Uztailak 3-4-5. Aurtengoa 20. edizioa izango da! Festibala 3 eguneko elkargunea da, 15.000 lagun biltzen dituena. Musika-jaialdi soil bat baino gehiago da, besteak beste karrikako artea, haurren txokoa eta konferentziak proposatzen baititu. 3 eguneko sarrera jada eskura daiteke 46 eurotan.

 

BBK Live, Bilbo (Bizkaia). Uztailaren 9-11. Luxuzko karteldegiarekin, Bilbao BBK Live saiheztu ezinezko jaialdia da. Aurten joko duten taldeen artean daude Mumford and Sons, Disclosure, Counting Crows, Future Islands, Black Rebel Motorcycle Club, The Jesus and Mary Chainizango, Alt-J, Ben Harper and The Innocent Criminals, Azelaia Banks, Muse, Of Monsters And Men eta The Cat Empire. Prezioa: osteguneko eta ostiraleko sarrera 56€. Larunbateko sarrera: 60€ + gastuak. 3 egunko bonoa: 121€. 

 

Hondarribia Blues (Hondarribia, Gipuzkoa). Uztailak 9-12. Oraindik ez da zehaztu aurtengo edizioko egitaraua.

 

Gasteizko Jazz jaialdia (Araba). Uztailak 13-18. Besteak beste, artista handi hauek ariko dira: Chick Corea & Herbie Hancock bikotea, Estrella Morente, Anat Cohen eta Brad Mehldau hirukoteak. Bi egunetan banatzen da, Mendizorrotza kiroldegian eta Principal Antzokian. Kontzertuen sarrerak 15 eta 40 euro artean balio dute. Bonoak ere badaude. 

 

Errobiko festibala, Itsasu (Lapurdi). Mota desberdinetako musika (jazza, klasikoa, gaur egungoa, tradizionala…) eta, dantza, antzerkia eta poesia uztartzen dituen jaialdia da. Aurtengo egitaraua oraindik ez da ezagutzera eman.

 

Big Festival, Biarritz (Lapurdi). Uztailak 13-19. Aurten, besteak beste, Johnny Hallyday, Selah Sue, George Ezra, Brigitte, Nina Kraviz, The Avener, Agoria eta Synapson taldeak ariko dira. Sarrerak jadanik salgai daude. Aguilerako sarrera 68 euro kostako da ostiralean eta 49 larunbatean. Bi egunetako bonoa 100 eurotan eskuratu daiteke.

 

Heineken Jazzaldia, Donostia (GIpuzkoa). Uztailak 22-26. Jazzaldia heltzean, jazza-a Donostiako bazter guztietan sartzen da. Jazzaldiaren bereizgarri nagusienetako bat da hainbat agertokitako kontzertuak doan direla, hala nola, Zurriolako hondartza ingurukoak. Hauek dira aurtengo Heineken Jazzaldian joko duten artista ezagun batzuk: Jamie Cullum, John Zorn, Benny Golson, Zaz, Gregory Porter, Jimmy Cliff eta Melody Gardot.

 

Festilasai, Biarritz (Lapurdi). Uztailak 24-26. Festilasai ez da musika-jaialdi soil bat. Kontzertuez gain, lerraketa, karrikako arte eta Lasai Gunea ere antolatzen dira. Antolatzaileen arabera, Euskal Herriko, Frantziako edo nazioarteko musika, skate eta artearen inguruko artisten nahasketa bat da Festilasai.

 

The Basque Music & Cook Festival, Mundaka (Bizkaia). Uztailaren 30ean eta abuztuaren 1ean. Lehen edizioa. Kontzertuak itsasertzean egingo dira, Santa Katalina erdiuhartean, hain zuzen. Antolatzaileen arabera, "jaialdi atsegina, hurbilekoa eta ez masifikatua" izango da. Euskal gastronomia eta surfak ere izango dute lekua programazioan. 

 

Piano Klasikoaren Nazioarteko jaialdia, Biarritz (Lapurdi). 6. edizioa. Abuztuak 3-14. Programazioa ez dago guztiz itxia, baina jakina da Fazil Say piano-jotzaile turkoa bertan izango dela.

 

Balea Pop, Donibane Lohitzune (Lapurdi). Abuztuak 5-9. Aurten joko duten artisten artean daude: Patten, Young Marco, Jessica93, Fumaça Preta, Flavien Berger, Mehemet Aslan eta Joujou. Sarrera-bonoa 31 eurotan eskura daiteke.

 

Kutxa Kultur Festibala, Donostia (Gipuzkoa). Irailak 4-5. 4. edizioa izango du aurtengoa Kutxa Kultur Festibalak eta programazioa erabat itxita ez baldin badago ere, Yo La Tengo, The Strypes, Anni B Sweet, Angel Olsen, Ángel Stanich, Mourn, Joanna Gruesome, Ainara Legardon, Tremenda Trementina, Niña Coyote eta Chico Tornado, eta Rafael Berrio Donostian izango dira. Jaialdirako sarreraren prezioa: 42€ + gastuak (bi egun).

PARTEKATU POST-A