BLOGA

KULTURA
2015 mar. 24

Hiru erakusketa ikusgarri, Bilbon

Hiru erakusketa ikusgarri, Bilbon

Aste Santuko jai-egunetan ez dakizula zer egin? Basklink.com webgunean hainbat proposamen luzatuko dizugu. Lehen proposamenak Bilbo aldera eramango gaitu. Izan ere, Bilbon, une honetan hiru erakusteka oso interesgarri aurki ditzakegu, hiruak ere kalitatezkoak.

 

Izotz aroko erraldoiak, Giza eboluzioa eta Dinosauroak, Bilboko Itsasadarra itsas museoan, apirilaren 19a arte

Erakusketa honetan, inoiz ez bezala sartuko zara historiaurrean. Garai hartako bizidunen piezak benetako tamainan diseinatuta daude eta ingurunea ere berreraikia izan da. Gainera, pieza batzuek mugimenduak egiten dituzte, eta euren arnasa eta zaratak ere entzuten dira. Erakusketaren ibilbidea guztiz kronologikoa da. Dinosauroen arotik abiatu eta izotz aroko erraldoietatik pasaz, giza eboluzioa aurkezten digu. 

 

 

50. hamarkadako modaren erakusketa, Arte Ederren museoan

1950eko hamarkadako Parisko puntako jostunen 110 jantzi batu ditu Bilboko Arte Ederren Museoak. Dior, Balentziaga, Schiaparelli eta Chanelen soinekoak daude tartean.

"1950eko hamarkada Parisko goi mailako joskintzaren urrezko aroa dela esaten dute aditu askok, eta badakigu Frantzia eta bereziki Paris XVII. mendeaz geroztik dela nazioarteko modaren hiriburua. Beraz, 1950eko hamarkada bertako urrezko aroa dela esatea ez da debaldekoa", adierazi du Miren Arzallus-ek, erakusketaren komisarioak. Erakusketa honetan, emakumeen gorpuzkerak 1947-1957ko hamarkadan izandako bilakaera erakusten da, hau da, New Look delakoa sortu zenetik hasi eta Christian Dior hil eta Yves Saint Laurent iritsi zen arterainokoa. Iaz, Palais Gallieran, Pariseko Modaren Museoan, aurkeztu zen orain Bilbora heldu den erakusketa hau.

 

 

Niki de Saint Phalle-n erakusketa, Guggenheim museoanekainaren 27a arte.

Niki de Saint Phalle XX mendeko artista handienetakoa izan zen. Bere lanen alde alai eta koloretsua ezagunak dira, baina 200 lan baino gehiago biltzen dituen erakusketa honen bitartez, Niki de Saint Phalle-n lan artistikoen alde politiko eta feminista ere ezagutuko ditugu. 

PARTEKATU POST-A