BLOGA

BESTE
2015 ira. 11

Iraileko agenda: Basklink-en proposamenak

Iraileko agenda: Basklink-en proposamenak

Uda bukatzear da, baina gure Euskal Herri txikian badira oraindik mila gauza egiteko eta gozatzeko. Hona hemen irailean egin dezakezunaren laburpentxo bat. Gure proposamen hauez gain, agendan beste hainbat eta hainbat gauza topatuko dituzu, zure esku uzten dugu hori.

 

* GETXOPHOTO ARGAZKI-FESTIBALA (irailak 3 - urriak 4)

 

Irailaren 3tik urriaren 4ra ospatuko da Getxophoto argazki-festibala (Getxo, Bizkaia). Bidaiak izango dira aurtengo gai nagusia eta, besteak beste, tailerrak, haurrentzako ekintzak, bisitaldi bereziak... izango dira bertan. Informazio gehiagorako: www.getxophoto.com

 

* MAITALDIA FESTIBALA, BIARRITZEN (irailak 11 - 20)

 

Maitaldiak, Biarritzeko (Lapurdi) dantza garaikidearen festibalak, 25. urteurrena ospatuko du aurten. Urtero legez, dantza ikuskizun apartez gain, erakusketa, tailer, hitzaldi eta abarrez osatutako egitarau oparoa eskainiko die dantza maite dutenei. Uda igaro ostean Biarritzera joateko aitzakia ederragorik nekez topatuko genuen. 

 

* IRULEGIKO ARNOAREN BESTA (irailak 11 - 13)

 

Irulegiko arnoa dastatzeko aukera paregabea duzu Irulegiko Arnoaren sormarkaren asteburuan. Hiru egunez, ate irekiak, arno-dastaketak eta merkatuak izanen dira Behe Nafarroako hiru herritan: Irailaren 11an Donibane Garazin, irailaren 12an Izpuran eta irailaren 13an Irulegin.

 

* TABAKALERA ZENTROAREN INAUGURAZIOA, DONOSTIAN (irailak 11 - 13)

 

Datorren irailaren 11n irekiko ditu ateak berriro Donostiako Tabakalerak, 4 urtez berriztze-lanetan izan den kultura garaikideko guneak. Hori ospatzeko, irailaren 11 eta 13 bitartean ekitaldi, kontzertu, erakusketa eta bisita andana antolatu dituzte. Horrez gain, irailaren 8 eta 10a bitartean herritarrek garai bateko tabako-fabrika esklusiban bisitatzeko aukera izango dute, kultur egitasmo berria bertatik bertara ezagutu ahal izateko.

 

* LARRA-LARRAÑE NAZIOARTEKO MARTXA ZIKLOTURISTA (irailak 12)

 

Piriniotako bizikleta martxarik ezagunenetakoa da Larra-Larrañe Nazioarteko Martxa Zikloturista. Bi ibilbide ditu: bat 100 kilometrokoa eta bestea 143koa. Bietan igotzen da Larrauko gaina. Informazio gehiagorako: www.larra-larrau.com

 

* KONTXAKO BANDERA, DONOSTIAN (irailak 13)

 

Kontxako Bandera 1879an jokatu zen lehen aldiz. Gaur egun Euskal Herriko kirol ikuskizunik garrantzitsuenetakoa da eta milaka lagun hurbiltzen da Donostiara estropada eder hauetaz gozatzera. Iraileko lehen bi igandeetan jokatzen da Kontxako Bandera. Egun osoan zehar, festa izaten da nagusi Donostiako kaleetan, batez ere 2. igandean.  

 

* MAGIALDIA, GASTEIZEN (irailak 14 - 20)

 

Datorren irailaren 14tik 20ra ospatuko da Gasteizen (Araba) Magialdiaren XXVII. edizioa. Astebetez, Arabako hiriburuan magia izango da nagusi, adin eta gustu guztietarako ekitaldiekin.

 

* ZINEMALDIA, DONOSTIAN (irailak 18 - 26)

 

63. edizioa izango du aurtengoa Donostiako Zinemaldiak. Aurten ere izango da euskal filme bat lehiaketan: Asier Altunare "Amama". Informazio gehiagorako: www.sansebastianfestival.com

 

* "SANMIGUELADA", ZARRAKAZTELUN (irailak 18)

 

Artzainek 100.000 ardi gidatzen dituzte Erronkaritik eta Salazarretik Bardeetaraino (Nafarroa), negua bertan igaro dezaten. Horixe da "Sanmiguelada" eta ohitura hori Erdi Arotik dator. 8:00etan, tiro-hotsak iragartzen du lehen ardiak Bardeetan sartu direla. Festa egun osoan luzatzen da (Trashumantziaren Eguna).

 

* XXII ARABAR ERRIOXAKO MAHATS-BILKETA FESTA (irailak 20)

 

Arabar Errioxako Mahats-Bilketa Festa Arabar Errioxako ardoari eskainitako eguna da. Urtez urte haran hartako herri batek antolatzen du. Aurtengo festa Eltziegon (Araba) ospatuko da datorren irailaren 20an.

 

* SAN FERMIN TXIKITO JAIAK, IRUÑEAN (irailak 25 - 27)

 

Festa handia izaten da Iruñean (Nafarroa), buruhandi eta erraldoien inguruan peñetako lagunak elkartzen baitira. Hori bai, ez da entzierrorik izaten.

 

* IRUN ROCK JAIALDIA 2015 (irailak 25 - 27)

 

Datorren irailaren 25etik 27ra ospatuko da Irun Rock Jaialdia. Besteak beste, el Columpio Asesino, Nacho Vegas eta Rural Zombies izango dira bertan. Irailaren 25eko kontzertuak San Juan enparantzan izango dira eta doan entzun ahal izango dira.

 

* RED BULL CLIFF DIVING FINALA, BILBON (irailak 26)

 

23 herrialde bisitatu ostean, Red Bull Cliff Diving World Series-ko finala Bilbon izango da irailaren 26an. 

 

* VII CARA EGUNA, ERROMATAR HIRIA; SANTAKARAN (irailak 26 - 27)

 

Santakara (Nafarroa) bere jatorrietara itzultzen da, erromatar garaian herriak izan zuen garrantzia gogoratzeko. Egunean zehar, erromatar garaiko ofizioen erakustaldiak, Carako hondakinetako bisitak eta erromatar garaiko azoka ikusi ahal izango dituzu.

 

* ERROMERIA HERNIO MENDIAN (irailak 27)

 

Iraileko azken igandean erromeria egiten da Hernio mendian (Gipuzkoa).

 

* CORTESEKO MAKIL DANTZA (irailak 29)

 

Nafarroako makil-dantza ospetsuena da Cortes-ekoa (Nafarroa) eta San Migel egunez, irailaren 29an, ospatzen da.

 

Argazkia: www.noticiasdealava.com

PARTEKATU POST-A