BLOGA

KULTURA
2014 aza. 20

Izenaduba basoa

Izenaduba basoa

Gaur haurren nazioarteko eguna dela aitzakiatzat hartuta, haiekin egiteko plan bat proposatzen dizugu: Izenaduba Basoa, euskal mitologiaren parkea.

 

Izenaduba Basoa Euskal Herriko Mitologiaren inguruko lehen Interpretazio Zentroa da. 6.000 m2 ko parkean, pertsonaia mitologikoek bizia hartzen dute eta istorioak, kondairak eta elezaharrak kontatzen dituzte. Jarduera hauek egin ahal izango dituzu: sorginen baratza, joko elkareragileak, jolas tematikoak, 3D simulagailua eta Olentzeroren Baserria bisitatu. Eta Gabonak ate joka ditugula jakinik, agian Olentzero bera ere ikusiko duzu!

PARTEKATU POST-A