BLOGA

GASTRONOMIA
2015 aza. 10

Laia erretegia, jatetxe goxo eta xarmanta Jaizkibel mendiaren magalean

Laia erretegia, jatetxe goxo eta xarmanta Jaizkibel mendiaren magalean

Basklink-eko abentura honekin hasi aurretik ere ezagutzen genuen Laia erretegia, Jaizkibel mendiaren magalean dagoen jatetxe goxo eta xarmanta. Eta gomendatu beharra genuen orain ez bazen beranduxeago, benetan gomendatzeko lekua baita, bai kartagatik baita lekuagatik ere.

 

Hondarribiako erdigunetik pixka bat apartatua, zelai eta baserri artean dago Laia erretegia. Ederra da jatetxea bera eta inguruak are gehiago edertzen du: zelai polit bat aurrean eta Aiako Harria parez pare. Ikusgarriak, beraz, bertatik ikus daitezkeen bistak. Baserri gisako eraikin polit batean kokatua, Laia erretegiaren ikurretako bat jangela duzu. Itxi begiak eta saia zaitez imaginatzen. Zabala, handia eta argitsua da, egurrezko sabai eder baten pean eta amaigabeko beirate batekin.

 

Laia erretegiaren beste bertuteetako bat sukaldea da, eta hori Jon eta Arantza Ayala anai-arreben lanaren fruitua da, ezbairik gabe. Orain ia 10 urte ekin zioten abenturari eta erretegi gisa jarri ziren martxan, ez jatetxe moduan. Ondo pentsatutako erabakia izan zen.

 

Izan ere, Gipuzkoa mendebaldeko kostaldeko herrietan, Orion eta Getarian besteak beste, handia da jakiak parrillan erretzeko tradizioa. Jon eta Arantza tradizio hori Hondarribian galduta zegoenaz ohartu ziren eta hura errekuperatu nahi izan dute. Laia erretegiko sukaldearen bihotza 3,5 metroko parrilatzarra da eta handik pasatzen dira beren karta eta menu goxoetako garain garaiko eta bertako arrain, haragi, barazki eta fruituak.

 

Orain artean egindako lan finaren isla dira Bidasoaldean erreferente bat izatea eta Donostian ospatzen den Gastronomika azokan, aurtengoan, Jon Ayalak Espainiako parrilero onenaren saria irabazi izana.

 

Jaten duzuna jaten duzula, ez duzu aitzakiarik izango Laia erretegian, baina bada gomendatu nahiko genizukeen menu goxo bat: Laia menua.

     - Etxeko foie-gras mi-cuit-a

     - Hegaluze mendrezka, tomate laukitxo eta ahuakate kremarekin

     - Bakailaoa txingarretan erreta, piper gorri erreekin

     - Azpizuna parrilan errea, txanpinoi eta perretxiko salteatuarekin

     - Anana kezkatu zopa jogurt-izozkiarekin

 

On egin!!!!!

 

Laia erretegia: Arkolla Auzoa, 33. 20280 Hondarribia · www.laiaerretegia.com · info@laiaerretegia.com · facebook · twitter

PARTEKATU POST-A