BLOGA

BESTE
2015 uzt. 13

Legenden ehiza: Ipar Euskal Herria bisitatzeko aplikazio berritzailea

Legenden ehiza: Ipar Euskal Herria bisitatzeko aplikazio berritzailea

Legenden ehiza aste honetan aurkeztu duten mugikorrerako joko-aplikazio berritzailea da. Jokoaren funtsa da, Gillen izeneko lamiak Herensuge, Tartaro, Basajaun eta Lamina aurkitu behar dituela, eta horretarako, gure laguntza beharko du. Lau pertsonaia mitologikoak Zuberoan, Iratiko oihanean, Baionan eta Miarritzen daude, eta bertara joan beharko dugu Gillen laguntzeko. 

 

Behin bisitatu beharreko gunera hurbilduta, aplikazioak mapa bat erakutsiko digu puntu zehatz bat adieraziz. Smartphonea puntu zehatz horretara begira jarri eta legenda gure pantailan agertuko da! Errealitate handituari esker, errealitatean ikusten ez den hori ikusi ahal izango dugu. Ondoren, legenda mugikorrean gorde eta hurrengo gunera joan beharko dugu beste legenda baten bila. Legenden ehiza jokoaren bidez, Euskal Herriko lau gune turistiko interesgarri familian bisitatuko ditugu. Haurren interesa jokoak sortuko du eta helduek bisita egiteaz gain, euskal mitologia ezagutzeko aukera izango dute. 

 

Legenden ehiza jokoa I Can Fly estudioak sortu du, Claude Labat historialariaren laguntzarekin. Legenden ehiza jokoa euskaraz eta frantsesez argitaratu dute. Iphone (laster erabilgarri) eta Android smartphonetan erabili daiteke aplikazioa.

PARTEKATU POST-A