BLOGA

GASTRONOMIA
2014 aza. 5

Lurrama

Lurrama,

Azaroaren 6tik 8ra ospatuko da Lurrama, laborantxa herrikoiaren besta, Biarritzen. Ohi denez, animaliak ikusten ahal dira eta Euskal Herriko mozkin goxoak erosi. Horrez gain, eztabaidak, haurrentzako jokoak, laborantzarako tresneria, lehiaketak, animazioak eta Lurrama ostatua ere izanen dira.

 

Sukaldari handien bazkaria

Azken urteetan arrakasta berezia izan duen sukaldari handien bazkaria ere errepikatuko da. Igande eguerdian, Ipar Euskal Herriko 14 sukaldari handik eta sei gozogilek bazkari goxoa prestatuko dute. Bazkariaren prezioa 33 eurokoa da. 

PARTEKATU POST-A