BLOGA

KULTURA
2015 mar. 26

Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Martxoak 27, Antzerkiaren Nazioarteko Eguna

Urtero legez, aurten ere Antzerkiaren Nazioarteko Eguna ospatuko da martxoaren 27an; bihar, hain justu. Aurten, ostirala, asteburu atariarekin bat egingo duela aprobetxatuz, egokia eta interesgarria deritzogu asteburuan Euskal Herrian barna izango diren antzerki saioak hemen biltzea. Ziur mordo bat gehiago ere izango direla, baina tira, saiatu gara zerrenda itxuroso xamarra egiten.

 

Gau Arabiarra. Beasain eta Ordizian (Gipuzkoa) ospatzen ari diren XXI Antzerki Garaia jardunaldien barne, Hika teatroak "Gaur Arabiarra" ikuskizuna eskainiko du. Gau arabiarra eguna gau bihurtzen den momentu magiko horretan hasiko da. Iragana, bizitakoak, arbasoak, personaiek bizitzan zehar izaten dituen gorabeherak, gomuta primitiboak zein gizakiaren sinismenak jorratuko ditu. Gau arabiarra, edukian eta forman magiaz betetako istorioa da: bost personaia, egiten dutena esanez eta esaten dutena eginez, ziztu bizian bizitako ekintzatik narrazinora salto eginez. Aktoreak Kandido Uranga, Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Martxelo Rubio, Ane Pikaza eta Iker Vergara dira.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Beasaingo Usurbe antzokia (Gipuzkoa)

     Ordua: 22:15

     Sarrera: 10 euro

     Hizkuntza: Euskara

 

Potologuak. Errekaldeko Umorezko Antzerkiaren III. Erakustaldiko programaren barne, Potologuak emanaldia eskainiko du Txintxeta Produkzioak konpainiak. Umorea ardatz hartuta, gure gizarte eta harremanen analisi bat egiten du obrak. Legebiltzarreko zein bileratan erabaki zen batukada euskalduna dela? Hirugarren seme/alaba aurreko bien arropa birziklatzeko enkargatzen al da? Medikuarengana azpiko arropa garbiekin ez bazara joaten zer gertatzen da? Ze premio nobelek asmatu zuen komuneko eskobilla? Zenbait opari jasotzea baino, ez al da hobe zaplasteko bat jasotzea? Taberna guztiak ixteko zergatik jartzen da benitoren erribera? Gizajoak ze kulpa dauka? Galdera hauei eta beste askori erantzuna bilatzen saiatuko dira potologuak ikuskizun berrian. Gauza bakarra dago ziur hirukote honekin. Egia? Ez. Barrea. Aktoreak Nagore Aranburu, Mikel Pagadi eta Egoitz Lasa dira.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Errekaldeko udal zentroa (Bilbo, Bizkaia)

     Ordua: 19:30

     Sarrera: Doan

     Hizkuntza: Euskara

 

La Copla Negra. Umorezko obra da, non gizonak oso gizonak eta maltzurrak diren eta emakumeak, berriz, haien menekoak. Jose Luis, gizon berdin maitagarri, enbustero eta miserableak eta bere emazte Mari Carmenek "La Copla Negra"ko ateak berriz irekitzea erabakitzen dute. Beren bezeroei, emanaldiez gain, la Olvido, la Manuela eta la Chana artistekin minutu batzuez erlaxatzeko aukera ere ematen diete "La Copla Negra"n.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Santurtziko Serantes aretoa (Bizkaia)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 12-15 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Bancarrota. "Bancarrota" antzezlanak eskuratu du Gayarre antzokiak eta Nafarroako Gobernuak antzerki proiektu onena saritzeko antolatzen duten lehiaketa (2015). Artearen Komedia eta ikus-entzunezko teknologia berriak nahasita, Pantalone zaharrari buruzkoa da lana.

 

Erreka jota geldituko da Clarice ederrarengatik, aurkari duen Silvio kondea gainditzen saiatzen baita emaitzen bidez. Merkatariari lagundu nahian, Lombardi doktoreak esku hartuko du. Azken honek alaba bat du, Pantaloneren semeaz maitemindua. Merkataria, ordea, amorratua da, eta egoera okertzeko, Aureliak, bigarren emazteak, xahutu egiten du daukan apurra.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Gayarre antzokia (Iruñea, Nafarroa)

     Ordua: 20:00

     Sarrera: 8-16 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

El Grito en el Cielo. Zaranda konpainiaren obra da honakoa eta beren azkenetan dauden hainbat gaixoren istorioa kontatzen du. Tratamentu paliatiboak, erreabilitazio saioak eta terapiak dira beren egunerokoa bizitzaren azken txanpan. Aitzitik oraindik ez dute amets egiteko gaitasuna galdu.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Kultur Leioa aretoa (Leioa, Bizkaia)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 15 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Gernika 1913. Banarte antzerki-taldeak sortutako obra hau 1913ko udazkenean Gernikan jazotako iskanbila eta klase-borroketan oinarritzen da. Eibarko "Esperanza y Unceta" arma-fabrikako langileek greba egin zutenekoa kontatzen du. Finean, Euskal Herriko lehen fabriken, greben, langile-aldarrikapenen, klase borroken, fede-krisien... istoria kontatzen du Gernika 1913 antzezlanak.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Derioko Gurea Aretoa (Bizkaia)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: (?)

     Hizkuntza: Gaztelera

 

rOnde-bi ahizpa. rOnde-bi ahizpa bi ahizpak sortutako obra da, mugimendua, musika... batzen dituen lana. Konplizitatea, lehia, maitasuna, ezustekoak... azaltzen dira obran. Finean, anai-arreben arteko harremanetan sortzen diren gorabeherak.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Larreko kultur gunea (Senpere, Lapurdi)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 5-8 euro

     Hizkuntza:

 

Lloba. Lloba emanaldi bizia da, musika elektronikoak, koreografiak, mugimenduak... bat egiten duten emanaldia. Euskal dantza tradizionaletan oinarritutako ikuskizuna da eta Lloba izeneko pertsonaiak heldutasunera pasatzeko errituaren istoria kontatzen du.

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Mendi Zola (Hendaia, Lapurdi)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 5-12 euro

     Hizkuntza:

 

Erdibana. Joxe Ramon Soroiz eta Iker Galartza euskal aktoreek interpretatuko obra da Erdibana. Ama bat jada urteetan sartua, enbolia ta gripearekin, baina hiltzeko oso gogo gutxi. 50 urteko semea du, ta hondatzen ari den enpresaren jabea da. Bera zaintzen duen 42 urtetako beste seme bat du, egunero bainatzen du, orraztu eta ia ia baita hil ere!

 

     Eguna: Martxoak 27

     Lekua: Lonbo aretoa (Arrigorriaga, Bizkaia)

     Ordua: 20:00

     Sarrera: 9 euro

     Hizkuntza: Euskara

 

Dead letters. III. Antzerki Arin Jardunaldien barne eskainiko du "Dead Letters" obra La Chusma & Mamma Espazioa taldeek. "Dead Letters" antzokian baino ezin ikusi daitekeen telesaila da.

 

     Eguna: Martxoak 27 eta 28

     Lekua: Bilboko Pabiloi 6 aretoa (Bizkaia)

     Ordua: 22:30

     Sarrera: (?)

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Donde Hay Agravios No Hay Celos. Espainiako Urrezko Aroko obrarik ezagunenetakoa da Francisco de Rojas Zorrillak idatzitako obra hau. Obra klasiko bat, Espainikoa Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionalak interpretatua.

 

     Eguna: Martxoak 27 eta 28

     Lekua: Baluarte (Iruñea, Nafarroa)

     Ordua: 20:00

     Sarrera: 22-28 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

La Odisea. Rafael Alvarez "El Brujo"-k Homeroren obra ezaguneko hainbat pasarte errepresentatuko ditu. Ulisesek Troyako gerratik Itacarako, etxerako, bidean hogei urtez bizitako istorioak kontatuko dizkie antzokira hurbiltzen diren entzule/ikusleei. 

 

     Eguna: Martxoak 27 eta 28

     Lekua: Gasteizko Printzipal Antzokia (Araba)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 10-18 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Guerrilla 4. El Conde de Torrefiel artista talde katuluniarra Guerrilla izeneko pieza sorta bat sortzen ari da, 2015ko ekainean izango den estreinaldi berri baten harira. Orain arte, ekintza masiboaren eta norbanakoaren pentsamenduaren arteko loturaren kontra egin dute Guerrillek. Pieza horien forma eta dinamika ekintza performatibotik hurbil dago. Guerrilla 4, aldiz, alderdi teatraletan zentratzen eta interpreteen lanarekin lotzen den lehendabiziko lana da. Egungo bizitza bikoitza (bizitza erreala eta desio dugun bizitza: ekintza eta pentsamenduak) eszenan bertan irudikatzeko aukeren gainean eszenikoki ikertzen jarraitzen dugu. La Fundicion aretoan astebeteko egonaldia egin ondoren, El Conde de Torrefiel artista taldeak momentu indibidual, testu eta ekintzaz osatutako proposamena aurkeztuko du, geroko ikuskizunaren ardatza osatuz eta garatuz joango dena.

 

     Eguna: Martxoak 27, 28 eta 29

     Lekua: La Fundición aretoa (Bilbo, Bizkaia)

     Ordua: Martxoaren 27 eta 28an, 20:00etan. Martxoaren 29an, 19:00etan.

     Sarrera: 5-10 euro

     Hizkuntza:

 

Una Pareja Cualquiera. Nafarroako hainbat herritan barna ospatzen ari den "De Gira 2015" jaialdiaren barne, "Una Pareja Cualquiera" antzeztuko du Burlatan Cronopia Films konpainiak. Edozein bikoteren bizitzako gorabeheren gaineko komedia beltza da antzerki obra hau. Aktoreak Dani Muriel, Carmen Barrantes, Xabier Olza eta Iñigo Flu dira.

 

     Eguna: Martxoak 28

     Lekua: Burlatako kultur etxea (Nafarroa)

     Ordua: 20:00

     Sarrera: Aldez aurretik erosiz gero, 10 euro. Txarteledegian, 12 euro.

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Maskaradak. Egokia iruditu zaigu Maskaradak ere antzerki-emanaldien zerrenda honetan sartzea. Pasa den urtarrilan hasi eta maiatzera arte, Maskaradak ikusgai izango dira Zuberoako hamahiru herritan Idauze-Mendiko gazteen eskutik. Asteburu honetan Zalgize/Irurin izango dira.

 

     Eguna: Martxoak 28

     Lekua: Zalgize/Iruri (Zuberoa)

     Ordua: Egun osoz

     Sarrera: Doakoa

     Hizkuntza: Euskara

 

Lilitarren ohorea. Asteburuan irekiko dute berriro Lili Jauregia Zestoan (Gipuzkoa) eta antzezlan berria ere izango dute: "Lilitarren ohorea". Duela lau mendeko Gipuzkoa nolakoa zen ezagutaraztea da Lilitarren ohorea antzezlanaren helburua. Erdi Aroko Lili Jauregia da antzerkiaren eskenatokia, eta historia bizipen bihurtzen da hemen, kontakizuneko gertaeren toki berean. Bakarrizketa baten bitartez, jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azken pertsonak, Andre Madalenek, 1678. urtera eramaten ditu bisitariak, jauregiko gela eta aretoak ezagutzen dituzten bitartean. Astebururo egiten dira bisita-gidatu antzeztuak.

 

     Eguna: Martxoak 28

     Lekua: Lili Jauregia (Zestoa, Gipuzkoa)

     Ordua: 11:30, 12:30, 16:30 eta 17:30

     Sarrera: 5 euro

     Hizkuntza: Euskara eta gaztelera

 

The Gagfather. Ylana konpainiak sortutako obra honek 4 ganster eta 5 polizien arteko istorioa kontatzen du. Gaizkia ongiaren aurka, hala alderantziz izango da?

 

     Eguna: Martxoak 28

     Lekua: Basauriko Social antzokia (Bizkaia)

     Ordua: 20:30

     Sarrera: 15 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

La Extraña Pareja. Felix, emaztearengandik banatu berria da. Krisi sentimental gordinean Oscar lagunarengana jo du eta honek apartamentua partekatzea proposatzen dio. Hemendik aurrera bi izaera kontrajarriei dagozkien elkarbizitza arazoak bata bestearen atzetik azalduko dira. Txintxaun antzerki-konpainiaren komedia honek pertsonen arteko harremanen konplexutasuna erakusten du, elkarbizitzan, lagunartean edota ezkontzan.

 

     Eguna: Martxoak 28

     Lekua: Durangoko San Agustin Kultur Gunea (Bizkaia)

     Ordua: 20:00

     Sarrera: 4,5-6 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

La Tristeza del Caracol. Antzerki obra honek 5 erizain eta desertore baten istoria kontatzen du. Pertsonaiek jada ikusi ere ez dituzte egiten inguruan duten bakardadea eta biolentzianarra. Aktoreak Goizane Casado, Ainhoa Duque, Christian Daez, Aitzane Hernández, Judit Lorenzo eta Paule Barcenilla dira.

 

     Eguna: Martxoak 29

     Lekua: hACERIA aretoa (Bilbo, Bizkaia)

     Ordua: 19:00

     Sarrera: 9 euro

     Hizkuntza: Gaztelera

 

Auzokoak. Battit eta Luzia bi auzokide arrunt dira. Haien arteko harremanak baketsuak izan litezke, bakoitzaren ohiturek eta burrukaldi txikiek bestea serioski nardatuko ez balute. Tentsioa haundi­tzen joango da, giroa gero eta okerrago… Baina horra non ustekabeko gertakari batek elkar laguntzera behartuko dituen. Traversée konpainiaren obra honek antzerkia eta dantza uztartzen ditu.

 

     Eguna: Martxoak 29

     Lekua: Kultur Leioa aretoa (Leioa, Bizkaia)

     Ordua: 18:00

     Sarrera: 5 euro

     Hizkuntza: Euskara

PARTEKATU POST-A