BLOGA

GASTRONOMIA
2014 aza. 15

Miniaturazko Sukaldaritzaren Astea Gasteizen

Miniaturazko Sukaldaritzaren Astea Gasteizen

Gasteiz Gastronomiaren Espainiako Hiriburua izendatua izan da. Izendapen horren karietara, azaroaren 12tik 23ra Miniaturazko Sukaldaritzaren Astea antolatu da. Gasteizko eta inguruetako herrietako 39 ostatuk hartuko dute parte eta bina plater aurkeztuko dituzte. Gasteiz eta inguruetara gerturatzen direnek, beraz, miniaturazko 78 plater dastatzeko aukera izango dute.

 

Plater horiek ohiko plateraren eta pintxoaren arteko tamaina izango dute eta 2,5 euroko prezioan salduko dira. Lau sari banatuko dira: lehen hiruak epaimahai profesional batek izendatuko ditu eta laugarrena herritarrek, bozka bidez.

 

Taberna eta ostatu hauek hartuko dute parte:

 

Restaurante El Portalón, Bar Neptuno, Restaurante Izaga, Hotel Jardines de Uleta Suites, Saburdi, Xixilu, Asador Borda Berri, La Posada del Duende, Oh! Tapas & Copas, Restaurante Urkiola, Café-Bar Aldama 1885, 4 Azules, La Malquerida, Restaurante Izartza, Waska Tapas y Platillos, Rte. Sibarian Food & Wine, Cafetería El Pregón, Hotel Silken Ciudad de Vitoria, Bar Txiki II, Bar Rte. Los Pedroches, Pub Restaurante Zabala, Triskari, Arcos de Quejana, Bar Barrón, Bar Baztertxo, Bar Gardoki, Bar Toloño, Carey Bar, Chapoó, Erkiaga, Gran Hotel Lakua, Hotel Casa del Patrón, Hotel Villa Laguardia, Puerta Grande Bar de Tapas, Restaurante La Huerta, Sagartoki, Taberna Carey, Taberna O’Carallo eta Taberna PerretxiCo.

PARTEKATU POST-A