BLOGA

GASTRONOMIA
2015 eka. 18

Patxiku Enea erretegia, bertakoa eta betikoa

Patxiku Enea erretegia, bertakoa eta betikoa

"Betikoa", horixe da hitza. Horixe da Lezoko (Gipuzkoa) Patxiku Enea erretegia definitzeko hitz perfektua. Kalitate goreneko lehengaiak euskal sukaldaritza tradizionaleko ohiko jakiak prestatzeko, eta tratu ezinhobea. Esperientzia benetan gomendagarria.

 

"Betikoa" da gure memorian ere Patxiku Enea erretegia: mundua mundu denetik existitzen da Patxiku Enea. Hondarribia eta Hendaiako hondartzetara joaten hasi ginenetik, udako igandetan egunpasa Jaizkibel aldera joaten ginenetik, amona zahartzen hasi eta haren urtebetzeak han, Patxiku Enean, ospatzen hasi ginenetik.

 

Patxiku Enea erretegia orain 200 urte baino gehiago eraikitako baserri batean dago, zuhaitz, zelai eta muino berde artean. Baserri hartako jendea jada abila omen zen jakiak erretzen eta sona handia hartu omen zuten inguruan. Etxeko semeak, Patxik, eman omen zion Patxiku Enea izena baserriari. Izen horrekin jarri zen martxan egungo erretegia orain 40 urte pasatxo, 1973an. Maria Angeles eta Emiliok jantokia jartzea erabaki zuten lehen ikuilua zegoen lekuan eta jendearen emaria handia zela ikusita, familiako gainontzeko kideak ere erretegian hasi ziren lanean.

 

Ez burua gehiegi nekatu menua aukeratzen: dena egoten da oso goxoa. Hori bai, zizka mizkekin tripa gehiegi ez betetzea gomendatzen dizuegu. Ez eskatu gauza gehiegi hasieran eta gozatu ondoren parrilaz, izan haragiaz ala arrainaz. Guk geronek esan diezazuekegu bixigua primerakoa dela. Haragia nahiago baduzu, berriz, txuletaren aldeko aukera egitekoak gara gu. Pasa den urrian, Patxiku Enea erretegiak Espainiar Estatuko Parrilarik Onenaren saria jaso zuen.

 

Patxiku Enea erretegia euskal sukaldaritza tradizionalaz gozatzeko familia-giroko leku atsegin eta lasai duzu. Leku perfektua egun bereziak ospatzeko, edo zergatik ez, gutizia duzunerako. 

 

Camino de Gaintxurizketa, Herrikoetxea kalea. 20100 Lezo (Gipuzkoa) · www.patxiku-enea.es · www.facebook.com/patxikuenea.erretegia

PARTEKATU POST-A