BLOGA

GASTRONOMIA
2014 abe. 21

San Tomaseko azoka

San Tomaseko azoka

Santo Tomas azoka XIX. mendearen erdialdetik ospatzen da. Garai hartan, baserritarrak hirira etortzen ziren lantzen zituzten lur-sailen jabeei urteko errenta ordaintzera, eta bide batez, baserriko produktu onenak saltzeko.

 

Gaur egun, hainbat herritan ospatzen da Santo Tomas azoka, baina aipamen berezia merezi dute, Donostia eta Bilboko azokek, noski, baina baita Arrasate, Lekeitio, Zaldibar, Azpeitia, Hondarribia eta Usurbilekoek ere. Baserritarrek hainbat postu jartzen dituzte, lehiaketak antolatzen dira eta, maiz, txerri eder bat ere jartzen da azokaren erdian.

 

Egun horretan, tradizio bilakatu da taloa eta txistorra jatea, sagardoaz edo txakolinaz lagunduta. 

 

Argazkia: www.bilbaoturismo.net

PARTEKATU POST-A