BLOGA

GASTRONOMIA
2014 abe. 3

Tolosako txuletaren festa

Tolosako txuletaren festa

Urtero bezala, Tolosan Txuletaren festa ospatuko da abenduaren 6tik 8ra. Parrilak Zerkausira atera eta asteroko merkatua jangela eder bihurtuko da eguerditan.

Gainera, aurten Gipuzkoako lehen parrillero lehiaketa antolatuko du Jakitea Elkarteak. Izena eman nahi duenak 50 euroko kuota bat ordaindu beharko du. Lehiakideek prestatutako txuletak bazkaritan dastatuko dira. 

 

Hauxe izango da menua (45 euro)

Urdaiazpikoa

Nafarroko zainzuriak

Tuterako kukuluak

Txuleta pikillo piparrekin

Idiazabal gazta

Postre tolosarra

Tolosako teila, zigarrotxo eta xaxuak

Erreserbak egiteko bideak hauexek dira: Tolosaldea Tour Turismo Bulegoa. 943 697 413 / tour@tolosaldea.net

PARTEKATU POST-A