BLOGA

KULTURA
2014 abe. 17

TOPIC, Txontxongiloen etxea

TOPIC, Txontxongiloen etxea

TOPIC, 2009an Tolosan sortu zen Nazioarteko Txontxongilo Zentroa da. Zentroa gertuagotik ezagutzeko, elkarrizketa egin diogu bertako arduradun den María San Sebastián Poch-i.

 

- Nola definituko zenuke TOPIC zentroa?

 

TOPIC zentroaren gune garrantzitsuenetako bat publiko orokorrarentzako museoa da, baina ez da inolaz ere horretara mugatzen. Izan ere, antzerki-aretoa, produkzio-aretoa, era askotako tailerrak egiten diren gelak, ikerketa-zentroa eta, ikertzaile eta txotxongilo konpainientzako erresidentzia ere biltzen ditu.

 

Zentroaren helburuak ez dira mugatzen txotxongiloen ondarea ezagutzera ematera. Hondare hori zaindu eta mantentzea, ikertzea eta dokumentatzea, eta txotxongilo munduan formatzea eta irakastea ere bilatzen du.

 

- Museoari dagokionez, zer aurkituko du bisitariak TOPICen?

 

Museoan mundu guztiko txontxongiloak eta txontxongiloak manipulatzeko era guztietako teknikak ikus daitezke. TOPICek 1.800 txotxongilo baino gehiago dauzka, baina museoan 400 bat daude ikusgai. Txontxongilo-kolekzioa berritu ahala, edo aldizkako erakusketa bat antolatzean erakusketa ere berritzen dugu. 

 

Museoa ez da museo normal bat. Museoak antzoki baten atzealde irudikatzen du, bai arkitektura aldetik, baita txontxongiloak aurkezteko moduagatik ere. Txotxongiloak ez daude kristalezko kutxetan sartuta. Bisitariak gertutik ikus ditzake, baita kontu handiarekin ikutu ere.

 

- Zein publikori zuzenduta dago?

 

Jendeak pentsatzen du txotxongiloak umeen gauza direla, baina hori ez da horrela. Museoa umeengan pentsatuta dago, baina baita ume espiritua gordetzen duten helduengan eta profesionalengan ere. Azken finean, ilusioa gordetzen duten guztiei zuzendutako museoa da.

 

Gutxi gorabehera, urtean 13.000-15.000 bisitari etortzen da TOPICera.

 

- Museoko edukiez gain, beste zein jarduera egiten du TOPICek?

 

Pila bat! Besteak beste, txotxongilo emanaldiak eta publiko zabalari zuzendutako era guztietako tailerrak programatzen dira urtean zehar. Horrez gain, azaro amaieran txotxongilo-jaialdia antolatzen da, baita egun bereziak ospatzeko ekimen bereziak ere: ate zabalien jardunaldiak nazioarteko museoen egunean, nazioarteko txotxongilo eguna, eta abar.

PARTEKATU POST-A