BLOGA

TURISMOA
2015 api. 27

Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroa

Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroa

Turismo gastronomikoaren kudeaketa publikoaren kalitatea hobetzeko asmoz, Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroa ospatuko da apirilaren 27tik 29ra Basque Culinary Center-en (Donostia-San Sebastian). Turismoaren Mundu Erakundeak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak ere hartu dute parte Turismo Gastronomikoaren I. Mundu Foroaren antolaketan.

 

Foroa aitzindari da, mundu mailakoa izango baita estreinakoz, eta bertan, turismo gastronomikoaren alorreko munduko aditu nagusiek sektorearen egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruz gogoeta egingo dute. Ekimenaren helburua sektorearen garapen profesionala, esperientzia-trukea eta munduan jardunbide egokiak bultzatzea da.

 

Informazio gehiagorako: www.culinary-tourism.com

 

Argazkia: www.noticiasdegipuzkoa.com

PARTEKATU POST-A