BLOGA

TURISMOA
2014 abe. 15

Turismoa, sektore garrantzitsua

Turismoa, sektore garrantzitsua

Gaindegiak landutako turismoari buruzko dossierraren arabera, turismoak gero eta pisu handiagoa du Euskal Herriko ekonomian. 2012an, zuzeneko 13.858 lanpostu sortu zituen, horietatik 8.475 Iparraldean. Baionako Merkataritza Ganbarako datuen arabera, Ipar Euskal Herrian aktibo dauden pertsonen %6k dihardu turismoan.

 

Hala ere, Gaindegiak jakinarazten du Euskal Herrira datozen bidaiariek gero eta gaualdi gutxiago egiten dituztela eta denbora gutxiago gelditzen direla gurean. Halaber, turismo askoko guneen eta turismo gutxiagoko guneen arteko desorekak ere aipatzen ditu eta Euskal Herriaren osotasunari eta beharrei erantzungo dion plan estrategikoaren beharra azpimarratzen du.

PARTEKATU POST-A