BLOGA

GASTRONOMIA
2015 urt. 14

Txotx!

Txotx!

Urtarrilaren 11an, igandez, ireki da ofizialki, Hernaniko txotx denboraldia. Aurten, ETBko Eguraldia saioko lan-taldeak izan du irekiera emateko ohorea. 2015eko sagardo berria probatzen lehenak Ana Urrutia eta Andoni Aizpuru izan dira.

 

Txotx irekiera ofiziala, hala ere, gaur egingo da Astigarragako Bereziartua sagardotegian. Kasu honetan, Loreak filmeko protagonistak izango dira “Gora gure sagardo berria” ohikatuz sagardotegi-garaiari irekiera emango diotenak. Aldez aurretik, urteroko tradizioari eutsiz, Sagardoetxea Museoko sagastian sagarrondo berri bat landatuko dute.

 

Datorren larunbatean, azkenik, San Anton egunez, Txakolin Eguna ospatuko da Getarian eta aurtengo txakolina aurkeztu eta dastatzeko aukera izango da. Aurten, Getariako Txakolinaren Jatorri Izendapenak Joxe Mari Olasagasti aizkolaria, David de Jorge sukaldaria eta Kupela musika taldea omenduko ditu Mahasti-Jaun izendapenarekin.

PARTEKATU POST-A