BLOGA

KULTURA
2015 urt. 23

UNAV, arte garaikidearen museo berria

UNAV, arte garaikidearen museo berria

Gaur inauguratu dute Iruñean Nafarroako Unibertsitateko UNAV museo berria. Eraikina Moneo arkitekto ezagunarena da eta Nafarroko Unibertsitateko kanpusean bertan kokatuta dago. Urtarrilaren 23tik otsailaren 23ra arte sarrera librea izango da.

 

Erakusketa María Josefa Huarte-ren kolekzioan oinarrituta dago. María Josefa Huarte-k gertutik jarraitzen zuen arte garaikidea eta, urteetan zehar, 18 artista ezagunen obrak eskuratu zituen. Besteak beste, Pablo Picasso, Vasili Kandinsky, Mark Rothko, Eduardo Chillida, Pablo Palazuelo, Jorge Oteiza eta Antoni Tàpies-en lanak daude.

 

Kolekzio horri Nafarroako Unibertsitateko Argazki Funtseko kolekzioa erantsi behar zaio.

PARTEKATU POST-A