BLOGA

KULTURA
2014 abe. 12

Urumearen festa, Donostia 2016ren baitan

Urumearen festa, Donostia 2016ren baitan

Urumea ibaia mendeetan zehar garraiorako bide izan zen, Astigarraga eta Hernanialdea Donostiarekin elkartuz. Besteak beste, sagardoa hiriburura eta itsasontzietara garraiatzeko bidea zen Urumea ibaia.

 

Urumea ibaiaren garai bateko oroimena berreskuratu asmoz, sagardoa garraiatzeko erabiltzen zen itsasoantziaren erreplika bat egin da, Donostia 2016 egitasmoaren 2014ko Olatu Talka festibalaren baitan. Egitasmo honetan parte hartu dute Lizeaga eta Petritegi sagardotegiek, Albaola Faktoriak eta Ur Kirolak arraun elkarteak.

 

2016ko udaberrian gogoratuko da garai batean egiten zen bidaia. Ziur aurrerago izango dugula egitasmo honen xehetasun gehiago.

 

Argazkia: www.diariovasco.com

PARTEKATU POST-A