BLOGA

MUSIKA
2015 uzt. 2

Uztailean jazza nagusi Euskal Herrian

Uztailean jazza nagusi Euskal Herrian

Urtero bezala, aurten ere uztailean jazza Euskal Herriko hainbat plaza, areto eta tabernetan sartuko da. Urte osoan zehar hainbeste entzuten ez den jazz-musikaz gozatzeko aukera handia egoten da uztailean.
 

Uztailaren 1etik 5era, Getxoko nazioarteko jazz jaialdia

Getxoko nazioarteko jazz jaialdiak 39. edizioa du aurtengoa. 5 egunez biziki maila handiko musikarien kontzertuak izaten dira, gauero, eta gainera, nazioarteko talde berriak ezagutzeko lehiaketa bat ere izaten da. Hala, gauero, Getxoko Biotz Alai plazan lehiaketan parte hartuko duen talde batek eta artista handi batek jotzen dute. Igandean, lehiaketako irabazleak eta Madelein Peyroux frantses musikariak eskainiko dute kontzertua.
 

Gasteizko jazz festibala, uztailaren 14tik 18ra

Gasteizko jazz festibalak ere 39. edizioa izanen du. Jazzaldi honek bi eszenatoki ditu: Mendizorrotza 4.000 pertsona sartzen direna eta Principal Antzokia, 1.000 lagunentzako kontzertuak eskaintzeko.

 

Aurtengo besteak beste, Tina Brown & The Gospel Messengers, Jose James eta Estrella Morente y Niño Josele etorriko dira.
 

Donostiako jazzaldia, uztailaren 22tik 26ra

Donostiako jazzaldiak aurten 50. urteurrena ospatzen du. Aurreko urteetan bezala, kalitate handiko musikariak ekarriko ditu, eta ahalegin berezia egingo da jazz-a Donostia guztira zabaltzeko. Guztira, 17 eskenatoki izango ditu jazzaldiak.

 

Kontzertu batzuk ordaindu behar dira, Kursaal aretoan edo Trinitate enparantzan izaten direnak kasu, baina doan ere hainbat kontzertu entzun ahal izango da, adibidez, Gros auzoko Zurriola hondartzakoak.


Zurriolako hondartzan, adibidez, Jimmy Cliff, Gregory Porter edo Lee Fields entzuten ahalko dira. Eta ordaindu behar diren kontzertuen artean, Jamie Culum edo ZAZ talde frantsesa izanen dira, besteak beste.

PARTEKATU POST-A